#Kontxa365 lehiaketaren balantzea

Desestazionalizatzeko eta nazioartekotzeko bideoak, #Kontxa 365 izenekoak, dagoeneko milioi bat bistaratze inguru izan du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Desestazionalizatzeko eta nazioartekotzeko bideoak #Kontxa365 izenekoak, dagoeneko milioi bat bistaratze inguru izan du
  • Kontxak eskuratu du TripAdvisorren Travellers’ Choice Awards sarietan Europako hondartza onenaren eta munduko seigarren onenaren saria. Nazioartean turismogunearen kalitate-marka indartzen duen prestigio handiko sari horren berri emateko eta urtarokotasunari buelta ematea sustatzeko asmoz, Donostia Turismoa & Convention Bureauk #Kontxa365 kanpaina sortu zuen. Horren arabera, hiria urteko 365 egunetan bisitatzera gonbidatzen duen bideoa eta lehiaketa jarri zituen abian.
  • Bideoak dagoeneko 919.157 bistaratze izan ditu Facebooken eta lehiaketan 42 herrialdetako 495 pertsonek hartu dute parte. Donostia Turismoa & Convention Bureauren eta TripAdvisorren sare sozialetatik, bideoa 577 aldiz partekatu dute eta 1408 atsegin dut eta iruzkin izan ditu. Lehiaketaren webgunea 4107 aldiz bisitatu dute eta orrialdean emandako batez besteko denbora 2:51 minutukoa izan da.
  • Lehiaketaren irabazlea Eduardo Escobar Gutiérrez izan da. Donostiara bidaiatuko du lehiaketako kolaboratzaileek eskainitako sariari esker - Iberiarekin hegaldia, 3 gau Hotel de Londres e Inglaterran eta 200 $ TripAdvisorreko esperientzietan gastatzeko. Boto gehien jaso duen “begirada” #LaConchaDaydreaming (botoen % 17,30) izan da.
  • Ernesto Gascok, lehen alkateorde eta Turismoko zinegotziak, hurrengoa adierazi du: “Desestazionalizazioaren alde apustu eginez ‘Donostiaz urtean 365 egunez gozatu’ mezuak hain denbora laburrean ia milioi bat ikustaldi izatea, 42 herrialde desberdinetan, zalantzarik gabe, emaitza zoragarria da”. “Hasierako datuek erakusten dutenez, Kontxa amets bat da, eta, Donostia, amets egiteko (%17,30) eta erlaxatzeko (%16,36) espazioa”.

2018/04/24-an argitaratua