Matia oinezkonentzat izaten hasi da ehunka donostiarrek parte hartutako jaiarekin

Mugikortasun eta garraio zinegotzi Pilar Arana oso pozik dago, izan ere, eguna oso ondo joan da, parte hartze handia izan da eta Antiguako erdiguneari giro polita eman dio.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Matia kalea oinezkoentzat izaten hasi da igande eta jaiegunetan. Antiguako kale nagusietako bat oinezkoentzat izatera pasa da eta ospatzeko ehunka donostiarrek parte hartu duten jaialdia egin da.

Goizeko lehen ordutik Matia kalean ehunka pertsona ibili dira errepidetik Mugikortasun departamentuak lehen bi igandetarako antolatutako jarduerez disfrutatzen.Mugikortasun eta Garraio zinegotzia oso pozik dago, izan ere, eguraldiak lagundu du eta antiguatarrak eta beste auzotako hainbat donostiar Antigua Berdea ekimenaz desfrutatu dute. Hortaz, Aranaren iritziz, esperientzia oso positiboa izan da, parte hartze handia izan du eta giro polita eman dio Antiguako erdiguneari.

Matia kalea igande eta jaiegunetan oniezkoentzat egitea da, Donostiako Udalak martxan duen oinezkoentzat aldibatean egiteko kanpainaren lehen kalea. Gainera, Udala hiriko beste hainbat kale aztertzen ari da antzeko neurria ezartzeko.

Pilar Aranak adierazi du, erakutsi dela Matia igande eta jaiegunetan oinezkoentzat egitea hiriko elkargune garrantzitsuan bihurtuko duela, eta gogoratu du beste hainbat kale garrantzitsu oinezkoentzat egin direla eta emaitza ona eta produktiboa izan dela.

2017/05/07-an argitaratua