Irabazi asmorik gabeko elkarteek diru laguntza eskaerak egiteko epea zabaldu da

Deaialdiko zenbatekoa 1.667.673,12 eurokoa da, iaz baino 143.699,2 gehiago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


2018ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak onartu zituen otsailaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak, eta bihar, otsailaren 27an, GAOn argitaratu ziren.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da: otsailaren 28tik martxoaren 27ra arte, biak barne.

Udalak 2018ko deialdi honetarako jasotzen diren laguntzetarako izendatutako dirua 1.667.673,12 euro da, iaz baino 143.699,2 euro gehiago eta 2017ko aurrekontuarekin alderatuaz %9,62 igoerarekin.

Aurtengo berrikuntza nabarmenena, diru laguntzaren eskaera online sistema baten bidez egin beharko dela da, Udalaren webgunean egongo den formulario baten bidez : horrela, irabazi asmorik gabeko elkarteek administrazioarekin modu digitalean harremanak izateko duten betebehar legalari erantzungo zaio, baina aldi berean aurreko urtetan elkarte batzuek inprimakiekin zituzten arazoak saihestuko dira eta online prozedurak abantailak izango ditu, errazago beteko baita eskaera.

Irabazi asmorik gabeko elkarteek gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik, Donostiako Udalak bere udal atalen eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko taldeei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate pribatu batzuei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz. Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute, eta, maiz herri erakundeek proposaturiko ekimenak eta Udalarenak osagarriak izaten dira.

Diru partidak atalez atal

  • Gizarte Ekintza: 294.600,00€
  • Auzoak eta Herritarren Partaidetza: 56.625,00€
  • Garapenerako lankidetza: 633.748,00€
  • Sentsiblizazioa eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza: 271.606,62 €
  • Berdintasuna: 82.000,00€
  • Gazteria: 80.000,00 €
  • Giza Eskubideak: 50.300,00€
  • Ingurumena: 24.500,00€
  • Euskara zerbitzua: 47.025,35€
  • Kultur Aniztasuna: 60.000,00€
  • Donostia Kultura enpresa erakunde publikoa: 67.268,15€
Igoera izan dituzten atalak honakoak dira: Berdintasuna (%36,67), Lankidetza (%13,83), Kultur Aniztasuna (%13,21), eta Gizarte Ekintza . (%3,51)

2018ko diru laguntzen eskaera prozesuari begira dauden aldaketa aipagarrienak


Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak dio Pertsona juridikoek (irabazi asmorik gabeko elkarteek besteak beste) administrazio prozedura baten edozein izapidetarako administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuak daudela.

Bete behar honi erantzuteko bideak jarri behar ditu udalak, eta ondorioz 2018ko diru laguntza eskaera udaleko webgunean egongo den formulario baten bidez egin beharko da. Elkarteko edozein kidek bete ahal izango du formularioa, baina eskaera honen erregistroa soilik elkarteko lehendakariak edo tramite horretarako izendatutako pertsonak aurkeztu ahal izango du, egiaztagiri digitalak erabiliz soilik. (B@kQ, IZENPE, DNI, Camerfirma...),

Informatu nahi dugu B@kQ ziurtagiria UdalInfoko Bulegoetan eskuratu daitekeela, baita Osasun Zentroetan, Zuzenean Zerbitzuan, KZguneetan....

Deialdia arautzen duten oinarriak eta eskaera formulariorako sarrera eskuragarri dituzue Udal Webgunean

2018/02/28-an argitaratua