Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeen emaitzak

Bozketak maiatzaren 19an egin ziren, 10:00etatik 16:00etara Udaletxean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Botoak bi hautetsontzien bidez jaso ziren. Horietako batek auzo-elkarteetako 4 ordezkari hautatzeko botoak jaso zituen, 5 hautagaitzaren artean. Bestea, berriz, arlo-entitateei zuzenduta egon zen, aurkeztutako 6 hautagaietatik 4 ordezkari hautatzeko.

Zenbaketaren ostean, emaitzek Batzarrean ordezkaritza esleitu zieten Herripe, Osteguna, IZBE eta Intxaurdi auzo-elkarteei. Arlo-entitateei dagokionez, Altzako Historia Mintegia, Auzoa, Emanhar eta Plazandreok izan ziren hautatuak.

2018/05/21-an argitaratua