Donostiako Udalak Txuri Berriri harrera egin dio, Espainiako txapelketa irabazteagatik

Donostiako alkate Eneko Goiak, emakumezkoen, gizonezkoen eta talde mistoaren kideei plaka bana eman die lortutako tituluak eskertuz eta zorionduz.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Asteburuan Curlin-eko Txuri-Berri I.Tko emakumezkoen, gizonezkoen eta talde mistoek Espainiako txapelketa irabazi dute. Hori dela-eta, Donostiako Udalak talde horietako kideei harrera egin die, Eneko Goia alkatea buru.

Eneko Goiak klubeko kideei esker ona adierazi die, Donostiako izena maila gorenera eramateagatik eta zorte ona opa die laster lehiatuko duten Europako txapelketarako. Udalak plaka bana eman die lortutako tituluak eskertuz.

2017/04/04-an argitaratua