2018ko Gabonak Zuretzat egitasmoa aurkeztu da

Ekintza guztiak bilatzaile baten bitartez aurkitu ahal izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udalak haur, nerabe eta gazteek opor garai berezi honetan goza dezaten, era askotako jardueraz osaturiko programa antolatu du. Aurten ere, esfortzu berezia egin da gaztetxoentzako programazio propio bat antolatzen.

Hau dela eta, bi eskuorri ezberdin diseinatu dira;
Aurten berrikuntza bat dugu Donostia Gazteriako web orrian; ekintza guztiak bilatzaile baten bitartez aurkitu ahal izango baitira.

Aipatutako programak abenduaren 14an izango du abiapuntua eta urtarrilaren 6an bukaera; bitartean, ia 250 ekitaldi jarriko dira Donostiako haurren eta beren familien eskura. GABONAK ZURETZAT programak jolasak, kultur ekintzak, mota askotako tailerrak eta ingurumen jarduerak eskaintzen ditu hiriko 17 auzoetan. Eta horrez gain, Donostia Gazteriak antolatutako espazio propio bat aurkitu ahal izango dugu Kursaaleko Gabonetako Haur Parkean.

2018/12/14-an argitaratua