3.550 pertsonek bisitatu dute udaletxea Ate Irekien asteburuan

Beste urte batez, bisita gidatuak egiteko aurreikusiak zeuden 250 plazak bete ziren

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako udaletxeak bere ateak ireki zizkien herritarrei joan den asteburuan, eta 3.550 pertsona inguruk bisitatu zituzten eraikineko areto nagusiak, modu librean edo bisita gidatuen bidez. Bisitari gehien izan zuen jargunaldia larunbata izan zen, 1.800 pertsonekin.

Ana Lopez Gobernantza Ireki, Digital eta Kolaboratiboko zinegotziak nabarmendu duenez, "jardunaldien arrakasta dela eta, Udalak jarduera hau herritarrekin eta gure hiria bisitatzen duten pertsonekin urteroko hitzordu bihurtzea aurreikusten du".

Bisitariek gela desberdinak bisitatu ahal izan zituzten, hala nola Udalbatza Aretoa, eskalinata nagusia, Harrera Gela, Gobernu Batzarraren aretoa, Prentsa Aretoa, edo Ispiluen Aretoa.

Apirilaren 5etik 7ra, aurreikusitako bisita gidatuen talde guztiak, 250 pertsonako hasierako kupoa zutenak, osatu eta zabaldu ere egin ziren, gidarien eskutik eraikinak dituen bitxikeriak ezagutzera hurbildu nahi izan ziren bisitariak hartuz.

Tour birtuala

Udaletxea ezagutzera gerturatu ezin izan ziren pertsona guztientzat, Udalaren web orriak tour birtual bat du, edozein gailutatik udaletxea bisitatu ahal izateko.

Ate irekien zein tour birtualaren helburua da erakundea herritarrengana hurbiltzea eta hiriko eraikinik enblematiko eta maitatuenetako bati balioa ematea.

2024/04/08-an argitaratua