'Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. Ekitaldiaren' palmaresa

Artearen eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 20. edizioak badu jada palmaresa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2.000 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte, eta gogoeta egin dute Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 29 artikuluari buruz; izan ere, gure eskubideak ez dira mugagabeak eta erantzukizun eta komunitatearekiko betebeharrak ere baditugu giza eskubideetaz gozatu ahal izateko.

Aurten ere ikusgarria izan da Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak, artea eta Giza Eskubideak elkartzeko egin duen gonbitari emandako erantzuna, 1.023 marrazki eta 290 horma-irudi aurkeztu baitira.

Aurtengo ekitaldiko sari ofizialak epaimahai ofizialak aukeratu ditu: Xabier Baztarrika margolari eta irakasleak, Elena Odriozola ipuin ilustratzaileak eta Ricardo Ramon Dibulitoon enpresako animazio filmeen ekoizleak. Publikoaren saria, bestalde, 740 pertsonak aukeratu dute udal webgunearen bidez, emandako mila eta ehun boto baino gehiagorekin.

Aurreko urteetan bezala, lan guztiak Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan (sarrera Okendo Plazatik) ikusi ahal izango dira, apirilaren 12tik 19ra bitartean, larunbatean eta igandean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta astegunetan arratsaldez bakarrik, 17:00etatik 20:00etara. Sari banaketa, apirilaren 14an, Donostiako udaletxeko Pleno Aretoan izango da.

Palmaresa

2024/04/02-an argitaratua