Moda Klusterraren eta Orfeoiaren arteko akordioa, orfeoilarien jantzi berriak egiteko

Lehen hamabost jantziak Donostiako tailer batean egingo dira eta gainerakoak (130) AEG Ikastetxeak CEMEI eraikinean jadanik funtzionamenduan duen Laborategi-tailerrean gauzatuko dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Lehen hamabost jantziak Donostiako Orfeoiak Balenciagaren "Rachel L. Mellon Collection" erakusketaren inaugurazioan burutuko duen emanaldian estreinatuko dituzte; hots, maiatzaren 26an, izen bereko museoan.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi nahi izan du: "Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterraren helburuetariko bat da Donostiako moda bultzatzea eta ezagutzera ematea, eta jarduera-eremuetariko bat litzateke tailerren eta artisauen azpiegitura garatzea, jantziak egiten parte har dezaten. 'Made in San Sebastián' jantziei esker, nazioartean oihartzuna izatea lortuko dugu, gure hirian egindako arropa ezagutzera eman ahal izango dugulako".

Donostian egingo den jantziak ez du ordezkatuko Balenciagak 1964an diseinaturiko egungoa, elkarrekin biziko baitira. Diseinua Hubert de Givenchy-k sortu zuen eskuzabalki; hau da, Getariako maisuarekin lankidetza estua zuen jostunak, eta Lorenzo Caprilek gauzatu du. Jantzi berria 2012. urtean diseinatu bazen ere, krisia dela-eta ez zen ekoiztu ahal izan. Beraz, proiektuari orain berriro heldu zaio Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterraren laguntzarekin.

Lehen hamabost jantziak Donostiako tailer batean egingo dira eta gainerakoak (130) AEG Ikastetxeak CEMEI eraikinean jadanik funtzionamenduan duen Laborategi-tailerrean gauzatuko dira.

Jantzi berriak ez du izango 1932. urteaz geroztik Donostiako Orfeoiko abeslariek jantzitako zuri kolorea, baina joskintzako handietariko bat izateko tradizioari eutsiko dio. Tunika berria beltza da, eta bular azpian begizta arrosarekin errematatutako gerrikoarekin inguratzen da.

2017/05/02-an argitaratua