“Munduko Baratza” egitasmoa Gaztelekuetan

Kontsumo kontzientea eta arduratsua sustatzea helburu duten ekintzak burutuko dira hurrengo hilabeteetan zehar.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Proclade Yanapai Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Hezi Zerb elkartearekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia finantzaketari esker, Munduko Baratza egitasmoa garatzen ari da. Proiektu honen bidez kontsumo kontzientea eta arduratsua sustatu nahi da Gipuzkoako haur eta gazteen artean, jarrera eta jokabide aldaketa eraginez, gaur egungo kontsumo ereduaren gizarte eraldaketa ekartzeko.

Egitasmo horren barruan, Donostiako Gaztelekuetan hainbat ekintza burutuko dira hurrengo hilabeteetan zehar.

12-17 urte bitarteko nerabeek “Bidezko Merkataritza: txokolatea” ekimenean parte hartzeko aukera izango dute. Kakaoak mundu mailan duen balioaz jabetzeko, txokolatea eta haurrak lotzen dituzten bidegabekeriak ezagutzeko, eta bidezko merkataritzako txokolateak eskaintzen dituen aukerak ezagutu, aztertu eta dastatzeko abagunea izango da.

Hauek izango dira Gaztelekuetako ekintzen datak:

  • Azaroak 3; Aiete
  • Azaroak 10; Intxaurrondo
  • Azaroak 17; Bidebieta
  • Azaroak 24; Egia
  • Abenduak 1; Martutene
  • Abenduak 15; Amara
  • Abenduak 22; Gros
  • Abenduak 29; Antigua

Ekitaldi guztiak: www.donostia.eus/Gaztelekuak eta albiste honekin batera doan PDF-an

2017/11/07-an argitaratua