“Minbiziaren aurkako 1. Zunbatoia” maiatzaren 20an izango da Bentaberriko kiroldegian

Lema “Mugi zaitez minbiziaren aurka” izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako “Minbiziaren aurkako 1. Zunbatoia” maiatzaren 20an izango da Bentaberri kiroldegian. Egun horretako lema “Mugi zaitez minbiziaren aurka” izango da. Sarreren salmentarekin lortuko den dirua Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearentzat izango da.

Jon Insausti zinegotzia eta Minbiziaren Aurkako Elkarteko Prebentzio Arloko arduradun Maider Sierra Arana izan dira Zunbatoiaren lehen edizioa aurkeztu dutenak.

Jon Insaustik azaldu du: “Zunbatoiak bi helburu ditu. Batetik, minbiziaren aurrean geldirik ez gaudela adieraztea eta bestetik, ikerketa dela bidea gaixotasunari aurre egiteko”. “Ikerketarik gabe aurrerabiderik ez baitago” adierazi du zinegotziak.

Elikadura osasungarria eramatean, bizitza aktibo bat izatea eta emozioak kudeatzea ezinbestekoa dira. Horren adierazgarri izango da larunbatean burutuko den ekintza.

Minbiziaren aurkako 1. Zunbatoia



Zunbatoia, larunbatean, maiatzaren 20an, Bentaberri kiroldegian egingo da, 17:00etatik 19:30etara. Sarrerak aldez aurretik erosten badira helduek 12€ ordainduko dituzte eta haurrek 5€. Bertan erosten badira 15€ helduak eta 8 € haurrak.

Egun honetan bilduta dirua Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearentzat izango da eta minbizia duten pertsonei eta familiartekoei zerbitzuak eskaintzeaz gain, ikerketarako ere erabiliko da.

“Mugi zaitez minbiziaren aurka” leloa duten kamisetak 5€na salduko dira.

Nazioarte mailako irakasleak izango dira zunbatoian. Angel Moreto, Anny Rodríguez eta Darvin Cruz, besteak beste. Guztira 17 irakasle izango dira bertan arratsaldea girotzen. Sorpresaren bat ere izango da bertan.

Sarrerak Minbiziaren Aurkako Elkartean, Donostian 943 45 77 22 telefonoan, eros daitezke; Jhonson edo Josuneren irakasleen bitartez 634 438 88. Edo eta kartelean agertzen diren irakasleen bitartez.

2017/05/15-an argitaratua