PaseARTE, Giza Eskubideei buruzko ibilbidea Donostian

Bisitak ikastetxeetara zuzenduta daude abendutik ikasturtea amaitu arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak, aurkezten du hirian Giza Eskubideei buruz hitz egiten duten hainbat leku eta eskultura erakusten dituen ibilbidea, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren aldarrikapenaren 75. urteurrena ospatzeko antolatzen dituen jardueren artean.

Ana López Gobernantza Ireki, Digital eta Kolaboratiboko zinegotziak adierazi duenez, “Donostiak hainbat artelan biltzen ditu, Giza Eskubideekin zerikusia duten gaiak biltzen dituztenak. Gerra zibila, terrorismoa, emakumearen giza eskubideak eta bakearekin eta askatasunarekin zerikusia duten eskulturak”.

Hori dela eta, ibilbide bat egin da hiriko zenbait eskulturaren inguruan, ikasleen artean Giza Eskubideen Adierazpena lantzeko. Nola edo hala eskubideen urraketak gogorarazten dituzten lanak sartu dira, eta, horien bidez, urraketen eta horien ondorioen berri ematen zaie gazteenei.

Horren guztiaren ondoren, modu positiboan idatzitako narratiba bat dago. Hau da, erraz uler daitezkeen adibideekin, denboran eta espazioan hurbilak, familian edo eskolan gertatzen direnak eta zuzenean edo zeharka eragiten dieten kasuak azaltzen dira. Horrekin batera, balioa emango zaio gure gizartean bermatzen den eskubide kopuruari.

Ibilbidea


PaseARTEk leku hauek bisitatzen ditu:
  • Bretxako plaza, leku sinbolikoa da 1813. urtean donostiar gizarteak jasandako kalteengatik.
  • Abuztuaren 31 kalea, non donostiarrek jakin zuten suntsiketaren ostean, aurrera egin eta hiria berreraikitzen.
  • Santa María basilikan dago Donostiako hiriko patroia. Han jakingo dugu nor izan zen, eta bide batez hainbat eskubide landuko dira, hala nola, pentsamendu, kontzientzia, erlijio edo orientazio sexualerako askatasuna.
  • DUAL eskultura, eskubideen urraketa handienaren, alegia, ezarritako gerraren, biktimen omenez.
  • Oroimena-Memoria monolitoa, terrorismoaren eta indarkeriaren ondorioz Donostian izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketei buruz hitzegiteko.
  • Artzai Onaren katedralean Jachkar armenioa dago, eta erbesteaz eta behartutako lekualdaketez hitz egitera eramango gaitu.
  • Clara Campoamorren eskultura, gizakien berdintasunerako eskubideaz, eta, bereziki, emakumearen berdintasunaz hitz egiteko.

Ibilbidea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago. Abenduaren 1etik aurrera egin ahal izango da, eta 2024ko eskola-aldian mantenduko da, astelehenetik ostiralera. Bisitek ordu eta erdiko iraupena izango dute, eta gaztelaniaz zein euskaraz egin ahal izango dira. Oztopo arkitektonikorik gabeko bisita da, eta taldeak 25 pertsona ingurukoak izango dira.

Edozein kontsulta egiteko, informazio gehiago jasotzeko edo bisitetan izena emateko, idatzi info@komazk.com helbide elektronikora edo deitu 943 456 000 telefonora.

2023/11/02-an argitaratua