Puntu kritikoen mapa eskuragarri dago online

Ikusgarritasun edo irisgarritasun faltagatik arazoak dauzkaten tokiak jaso ditu mapak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Puntu Kritikoen mapa departamentuen arteko proiektua da, eta herritarren partaidetza handia daukana. Haren helburua da hirian ikusgarritasun edo irisgarritasun falta delako arazotsuak diren puntuak identifikatzea, segurtasun falta sortzen dutelako herritarrengan, eta batez ere emakumeengan.

Proiektuaren kontu-emate saioetan parte hartu zuten herritar batzuk eskatu zuten mapak isalada izan zezan Udaleko web orrian, eta hori da hain zuzen ere egin dena: mapa interaktibo batera eraman proiektuan atzemandako puntu guztiak eta haien gaineko informazioa. Mapa berdintasun saileko web orrian eskuragarri dago.

Mapa honek duen berrikuntzetako bat puntu kritiko berriak sartzeko eskaera egin daitekeela da. Horretarako puntu berri horren informazioa jaso behar da eta lehen bait lehen erantzungo zaio.

Mapa honekin ikusgarri egin nahi da oraindik ere gune publikoa ez dela parekidea. Emakumeak eta zaurgarritasun egoeran dauden beste hainbat kolektibo (adineko pertsonak, menpekotasuna dutenak, etab) ezin dute hirian ibili askatasunez eta segurtasunez. Errealitate hau ikusaraztea lehen pausoa da puntu hauek desagertarazi eta Donostia parekide eta seguru bat lortzeko.

2019/01/11-an argitaratua