UDALAKO INGURUGIRO ESKOLA

Haur H.Lehen H.D.B.H.BatxilergoaHeziketa ZikloaOsagarria
121231212EGCIPE.T.

Hartzaileak

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

Helburuak

Udalako Ingurugiro Eskolak hamarkada bi baino gehiago daramatza helburu bakar batekin lanean, hau da, etorkizun zuzen, osasuntsu eta jasangarriago bat lortzea.

Zehar lerroak

Ingurune hezkuntza.

Deskribapena

Jarduera-mota: Zentruan egonaldiak, hainbat programa garatuz: gertuko inguruan (ibaia, artadia, baserri ingurunea...) behaketa eta azterketa jarduerak, ingurugiro arazo desberdinetan ingurugiro baloreak lantzeko simulazio jokoak, EAko tailerrak egin, laborategiko lanak, Naturan zentzuak lantzeko jokoak. Azken urte horietan Eskolako Agenda 21 garatzeko hainbat programa diseinatu ditu. Gaiak: Zaborrak, Ura, Energia, Kontsumoa, Elikadura jasangarria, Publizitatea, Ekitatea eta Zarata eta Uhin elektromagnetikoak. Metolologia: Ingurunearekiko zuzeneko harremanean, hainbat jakintza arlo kontuan izanik, ikasleek egindako azterketa lanetan oinarritua. Gehienezko parte-hartzaile kopurua txanda bakoitzeko: 38. Jardueran zehar laguntza: Zentroak taldeaz arduratzen diren bi hezitzaile ditu. Egutegia, ordutegia eta iraupena: Urte osoan zehar irekia. Egun batetik bost egunetarako egonaldiak.

Informazioa

Erakundea edo enpresa: Arrasateko Udala. Udalako Ingurumen Eskola. Tel.: 943 770488 / Fax: 943 770488 / E-maila: ieskola@arrasate-mondragon.net Helbidea: Udala auzoa, 20500 Arrasate. Prezioa: eguneko eta pertsonako 7,20 euro.

Itzuli