Lankidetza eta Garapenerako hezkuntza

Aila 30
Oporrak Bakean
Oporrak bakean programa elkartasun ekimena da. Programaren helburua 10 eta 12 urte bitarteko Saharako umeei benetako oporrez gozatzeko aukera ematea da, bakean, eta Tindoufeko (Aljeria) Errefuxiatu Kanpalekuetatik urrun.

Donostia Munduen Artean
Donostia Entremundos – San Sebastián Munduen Artean Lankidetza Atalak egindako programa bat da. Bi hilean behin kaleratzen da Donostiako GGKEek eta zenbait entitatek egiten dituzten Garapenerako Hezkuntza eta Sentsibilizazio ekintzen berri emateko.

Antolatutako ekintzak
Gizartea eraldatzeko ekintzak programatzen ditu, beti ere normalean GGKEek landu ohi ez dituzten gaiak jorratuz,gainjartzerik izan ez dadin eta lankidetza Planarekin bat datozenak. Honako gai hauei  loturiko gaiak lehenesten ditu:eragin politikoa, internazionalismoa eta nazioarteko egoera politikoaren ulerkuntza.