Hileta zerbitzuek tributu izaera ez duen ondare prestazio publiko bat emateari buruzko Udal Ordenantza berriaren proposamena.

Finantza Zuzendaritzak hileta zerbitzuen ordenantza berria sustatu nahi du, udal hileta zerbitzuen zerga ordenantza indarrean dagoen araudira egokitzeko.

Ekarpen epe amaiera: 2019/05/22

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

2019. urterako zerga neurriak onartzen dituen 2019ko otsailaren 11ko 3/2019 Foru Araura egokitzea hilerrian ematen diren zerbitzuei buruzko udal araudia. Izan ere, foru arau horrek ondare prestazio publikoen kategoria sartu du Gipuzkoako ordenamenduan, foru arau hauetan hainbat aldaketa eginda: 11/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Toki Ogasunena; 2/1990 Foru Araua, urtarrilaren 11koa, Tasa eta Prezio Publikoena; eta 2/2005 Foru Arau Orokorra, martxoaren 8koa,GipuzkoakoLurralde Historikoko Zergena.
Prestazio horiek tributu izaera edo tributuz kanpokoa izan dezakete. Tributu izaera ez duten ondare prestazio publikotzat hartuko dira izaera hertsatzailea duten zerbitzu publikoko prestazioak, zuzenean pertsonifikazio pribatuaren bitartez edo zeharkako kudeaketaren bidez ematen direnak. Zehazki, halakotzat hartuko dira emakida araubidearekin bat obrak ustiatzegatik edo zerbitzuak emateagatik eskatzen direnak, ustiaketa edo zerbitzu emate hori honakoen bitartez egiten denean: ekonomia mistoko sozietateen, enpresa entitate publikoen, kapital guztiz publikoa duten sozietateen eta zuzenbide pribatuko gainerako formulen bitartez.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Donostiako Hileta Zerbitzuak udal sozietateak ematen ditu Polloe udal hilerriko zerbitzuak. Sozietate horrek Donostiako Udala du partaide bakarra.
Orain arte, udal hilerrietan zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen zerga ordenantzaren bidez arautu dira zerbitzuok; beraz, 2019. urterako zerga neurriak onartzen dituen 2019ko otsailaren 11ko 3/2019 Foru Araua indarrean sartzearekin batera, haren arabera eguneratu behar da ordenantza, eta zerga izaera ez duen beste bat sortu, Polloe hilerrian ematen diren zerbitzuak arautzeko.

Arauaren helburuak

Udal hileta zerbitzuek tributu izaera ez duen ondare prestazio publiko bat emateari buruzko udal ordenantza berria onartzea.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Ordenantza berriaren bidez arautuko diren zerbitzuak izaera hertsatzailea duten zerbitzu publikoak dira, eta zuzenean ematen dira, pertsonifikazio pribatuaren bidez; horregatik, araudi berria kontuan hartuta, irtenbide egokiena zerga ordenantza berria onartzea da.

Dokumentuak