IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOETAN IBILGETU, JASO ETA ZAINTZEKO ZERBITZUARI DAGOKION TASA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA
6.- Ibilgailuak hiri-bideetatik kentzea eta, ondoren, gordailuan uztea, baldin eta aparkatuta badaude obrak, instalazioak, edukiontziak, hiri-altzariak edo beste edozein elementu edo ustiapen behin betiko edo behin-behinean egiteko aparkalekuaren erreserbako seinaleztapenetik 24 ordu igaro ondoren.
3. art.- Ordainketa
Noiz ordaindu tasak:
1. Autoak gerarazi eta eramatean: ibilgailua bide publikoan gerarazi edo bertatik eramateko lanak hasten diren unean. Lanak hasitakotzat jotzen dira garabia eraman beharreko ibilgailuren ondoan agertzen den unean, nahiz eta bestelako lanik oraindik hasi ez.
2. Zaintzan: ibilgailua bide publikotik eraman eta gidaria edo jabea ibilgailua jasotzerako berrogeita zortzi ordu igarotzen badira.
4. art.- Subjektu pasiboak: zergadunak
Tasaren subjektu pasiboak, zergadun gisa:
1.- Zerbitzua eragin dute ibilgailuen gidariak dira.
2.- Obrak, instalazioak, edukiontziak, hiri-altzariak edo beste edozein elementu edo aprobetxamendu egiteko aparkatzeko erreserba-baimenaren titularrak, betiere ibilgailua aparkatuta badago erreserba seinaleztatzean.
5. art.- Zerga kuota
Zerga kuotak eranskinean zehaztu dira, zerbitzu mota eta eragindako ibilgailuaren arabera.
6. art.- Subjektu pasiboak: ordezkoak
Eragindako ibilgailuen jabeak ere subjektu pasiboak dira, zergadunaren ordezko gisa, legez kontrakoak diren erabileretan izan ezik.
7. art.- Desegitera bidali beharreko jaberik gabeko autoa.
Udal biltegian jasotako ibilgailuak, Udaltzaingoak hala agintzen duenean, zerbitzu horretako kontratistak desegingo ditu eta bertan jasotako dirutik autoa hiriko errepidetik jaso eta gordetzeak sortutako gastuak, zein burututako administrazio jardunbideek sortutako gastuak kenduta, geratzen den dirua bi urtez gordeko da eta titularraren esku egongo da. Bi urteko epe hori igaro ondoren dirua Udalarentzat izango da.
8.- art.- Ordainketa mota
1. Tasak Udaltzaingoari edo udalaren kontratistari ordainduko zaizkio zerbitzu horiek emateko administrazio kontratua indarrean dagoen artean.
2. Zainpeko ibilgailua jabeari itzuli, hasi berri den eramatea bertan behera utzi edo ibilgailua gerarazteko gailua ken dadin, ordainduta egon beharko dute une hori iritsi bitartean eman diren zerbitzu guztiak.
3. Honako tasa hauek ez ezik, isunak ere ordaindu beharko dira horrelakorik ezarri bazaio ibilgailuari zirkulazio eta bide segurtasuneko zein hiri poliziaren arauak hausteagatik.
9. art.- Erabiltzen diren arau orokorrak
Tasa hauek ezartzeko honako xedapen hauek izango dira kontuan:
1. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legeak jasotako arauak; urtarrilaren 17ko 30/1992 Errege Dekretuak jasotako arauak; Zirkulazio Erregelamendu Orokorrak jasotzen dituenak eta hauen xedapen bateragarriak edo aldatzaileak.
2. Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak eta arau bateragarriek araututako kudeaketa, likidazio, ikuskatze, bilketa, urrapen eta zigor arauak.
Azken xedapena
Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.
EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Ibilgailuak Bide Publikoetan Ibilgetu, Jaso eta Zaintzeko Zerbitzuaren Tasa arautzen duen Ordenantzaren eraskinaren azken aldaketa 2023ko irailaren 28an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2023ko abenduaren 7an 235. GAOn argitaratu zela.