Donostiako Itzulia

Ibilbide zirkularra da, eta hiriaren periferia oinez edo mendiko bizikletan ezagutzeko aukera ematen dizu. Hirigunetik abiatuta, lurralde mistoa aurkituko duzu; landa lurra eta hiri ingurua, oraindik nekazaritza ogibide duten baserri tradizionalez apaindutako landazabalak, ongi kontserbatutako portu giroa, Uliako itsaslabarretako natura oraindik ere basatiarekin kontrastea eginez..

Donostiako Itzuliaren helburua Kontxako badiaren eremu enblematikotik haraindi dagoen hiriaren inguruko paisaiaren balioa nabarmentzea eta barrualdeko hiri ingurua ezagutzeko aukera ematea da, modu osasungarrian eta ingurunea errespetatuz. Bidean, paisaia eta etnografia aldetik interesgarriak diren lekuak ezagutuko ditugu, baita donostiar gehienek ahaztuta duten hiriko ondare eta historikoa ere.

Deskargatu mapa PDF formatuan

1 etapa (Donostiako Udaletxea - Añorgatxiki)

Udaletxearen ate ondotik abiatuta, Kontxako pasealekua zeharkatuko dugu. Ondarretaraino, eta Igeldora igoko gara, Kantauri itsasoa noraino zabaltzen den ikusteko. Bertako hirigune bitxia atzean utzita, mendiaren hego mazelatik Igarako erriberara jaitsiko gara, hots, hegoaldeko zuhaitz-igel endemikoaren habitat naturalera, eta Usurbilekiko mugara igoko gara, Oria ibaiaren erribera eta Donostialdeako eskualdearen zati handi bat ikusteko talaia ezin hobea. Amaitzeko, Añorgara jaitsiko gara, baserri artean, eta, bidegorria hartuta, Añorga Txikira.

Deskargatu 1 etapa GPX formatuan

2 etapa (Añorgatxiki - Martutene 27 Poligonoa )

Añorga Txikitik gora, Miramon parkean sartuko gara, hiriko birika berdeetako batean. Zientzia Museoaren ondotik pasatu eta Oriamendi gainera iritsiko gara. Hernanirekiko mugan barrena,Basozabaletik Urumearen ibarrera jaitsiko gara eta, handik, Martutenera joango gara. Ibilbidearen zati honetan Urumearen goi arroa inguratzen duten mendien ingeradak ikus ditzakegu hodeiertzean. Amaitzeko, Antondegi muinora igoko gara leku benetan harrigarria, industrialdeetatik gertu egon arren landa giroari eusten baitio.

Deskarrgatu 2 etapa GPX formatuan

3 etapa (Martutene 27 Poligonoa - Mirakruz Gaina )

Bideak Urumea ibaiaren ibilguaren ondotik meandroetan barrena bokaleraino iristen den zirga bideari jarraitzen dio; ibai paisaiak txundituta utziko gaitu. Loiolan, Ametzagaña parkera igoko gara, gotorlekuraino, eta ondoren, Molinaorantz jaitsiko gara. Berriz ere gora egingo dugu, Altzara, eta, amaitzeko, Pasaiako portuaren era bertako kaiaren ondotik, Mirakruz gainera iritsiko gara, hiriaren ekialdeko sarrera naturalera. Etapa honetan, zenbait eraikin berezi ikusi ahal izango ditugu.

Deskarrgatu 3 etapa GPX formatuan

4 etapa (Mirakruz Gaina - Donostiako Udaletxea )

Etapa honek Donostiako inguru basatienean barrena eramango gaitu. Uliako puntura igo era Gipuzkoako geografiaren zati handi bar ikusi ondoren, La Plata itsasargira iritsiko gara, leku benetan xarmangarria, Pasaiako portuaren bokale gainean. Ondoren, itsaslabarren ondoko bidezidorretatik Saguesera jaitsiko gara eta bidearen azken zatia hiritik egingo dugu; Zurriola pasealekua eta hirian nahitaez ikusi beharreko talaietako bat, hots, Urgull mendia. Udaletxearen ondoan amaituko dugu, Donostiako Itzuliaren abiapuntuan.

Deskargatu 4 etapa GPX formatuan