Tramitearen deskribapena
Diru laguntzak jasotzen dituzten onuradunak behartuta daude laguntzaren dirua zertarako erabiliko den egiaztatzera.
Zeinek egin dezake eskaera
Diru laguntza jaso duten ikastetxeak, guraso Elkarteak eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteek.
Noiz egin daiteke eskaera
2023/12/18 - 2024/03/31
VI. Talderako bakarrik ireki da epea
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
- Diru laguntza emateko ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duen memoria; bertan adierazi beharko dira zer jarduera egin diren eta zer emaitza lortu diren.
- Eranskina: proiektuaren eranskina (ondo bete eta formularioan erantsi)
- Noizbehinka, fakturak eskatu ahalko dira, justifikatzeko.
VI. taldearen kasuan, eskaera eta justifikazioa batera egin behar dira justifikatzeko formularioaren bidez.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 6 hilabete
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
VI. taldearen kasuan, epea 3 hilabetekoa da.
Prozesuaren urratsak
- Justifikazioa aurkezteko epea irekitzea
- Eskaerak jasotzea
- Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
- Ebaluatzea eta behin-behineko emaitzak proposatzea
- Behin-behineko emaitzak Udalaren iragarki taulan eta webgunean argitaratzea
- Interesatutako zentroek alegazioak aurkeztea 10 eguneko epearen barruan
- Alegazioak aztertu ostean, Tokiko Gobernu Batzarrak onartu beharreko behin betiko proposamena aurkeztea
- Gainerako % 30a sartu dela adieraztea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Diru laguntza jasotzeak dakartzan
betebeharrak:
- Programari dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea.
- Beharrezko baimen guztiak lortzea.
- Programa garatzean sortutako edozein gertaera Udalari jakinaraztea, gertatutako unean bertan.
- Dirua itzultzea, gastatzen ez bada.
- Dirua itzultzea, egiaztatzen baldin bada programaren helburuetan funtsezko aldaketa bat egin dela.
- Udalak adierazitako baldintza guztiak eta aplikatu beharreko araudia betetzea.
Datu babesa