Udal Ondareak - 4. Ondasun Bihurgarriak

  • 23049-C-s - Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos SAri Errotaburu pasealekuan 0,24 m2-ko espazio bat modu pribatiboan erabiltzeko administrazio emakida, postontzi bat jartzeko dena.

    Oinplanoan 0,60 x 0,40 m-ko (0,24 m2) azalera duen lursaila, Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos SA enpresari utzia, Correosek barne erabilerarako postontzi irisgarri bat jartzeko.

  • 24006-C-e - Lurpeko aparkalekua, Añorgatxikin (aparkatzeko 65 leku). Añorga hiribidea, 16

    1.158 m2-ko lur azpiko aparkalekua, berdegune publikorako 3.124 m2-ko finka baten barruan. Donostiako Udalarena da, eta inbentarioan 24004-B2-s zenbakiarekin agertzen da. Emakida honen jarduketa eremuak muga hauek ditu: iparraldean, berdegunea eta energia elektrikoaren transformadorerako etxola; hegoaldean, eskola erabilerako lur publikoak, gaur egun, Eskola dagoen tokia; mendebaldean, pilotaleku estalia eta berdegune publiko gisa kalifikatutako lursailak; eta ekialdean, orube eraikigarriak, 5. eta 6. etxebizitza blokeetarako; aurki eraikitzen hastekoak dira.

  • 24011-C-e/s - Eraikina eta lurra, Errotazar bideko 124an, Errekalden. Ikastolen federazioa

    Lehengo eskola multzoa bi eraikinez osatua da. Beheko solairua eta lehenengo solairua dituzten eraikinak dira. Multzo horretan, badira jolastoki batzuk dituzten patioak (eraikinen aurreko aldean) eta kirol pista ere (atzeko aldean, eta goiko partean).

    1910 m2-ko maisu-maistren etxebizitza-eraikin bat den finka hori Udalaren jabetzako finkaren gainerako bezala geratzen da. Haren gaineran, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bide-zorra sortu zen, Ikastolen federazioari azalera-eskubidetan utzitako finkaren alde.

    Zor horren xede den azalera 675 m2 da. (Sarbidea: 66,50 m luze eta 6,50 m zabal, gutxi gorabehera, eta 242,75 m2 lur egungo kirol eremura eramaten duten eskaileretara eta eskola multzora iristeko.

  • 24047-C-s - Lursaila: AÑ-01 ATOTXA ERREKA (AÑORGA) HEAko lursailak berriz zatitzeko proiektuko ‘g.000.4’a.

  • 25052-C-s - Lursaila, 3.598,80 m2, Oria ibaiaren gaineko zubiaren iparraldean.

    3.598,80 m2-ko lursaila, lau angelukoa. Hego-mendebaldeko muturrean aurrera segitzen du, 5 m inguruko lur-zerrenda batean. Urbitarte pasealekutik sartzeko bidea izango da hura.

  • 25080-C-s - Eskusaitzeta ZU.08 gauzatze unitateko garapen programa gauzatzeko finkak elkartu eta banantzeko dokumentuko 2. lursaila. b.10. lursaila.

    7.454 m-2ko lursaila. Forma ia angeluzuzena du eta GUren mendebaldean dago. Besterendutako lursailaren mugak: Iparraldean: O lursaila, bide, espaloi eta aparkalekutarako dena. Hegoaldean: O lursaila, bide, espaloi eta aparkalekutarako dena, eta dokumentu horretako 19. lursaila. Ekialdean: 19. lursaila. Mendebaldean: L letrako lursaila, jabari eta erabilera publikoko espazio libreetarako dena. B lursail eraikigarri gisa agertzen da, Eskusaitzeta ZU.08 HEko Plan Partziala, 2010eko abenduaren 27an onetsitakoa, eta Eskusaitzeta ZU.08 HEko Plan Partzialaren Aldaketa dokumentua, Udalbatzak 2016ko martxoaren 22an onetsitakoa, aintzat hartuz gero. Hirigintza eraikigarritasuna, sestraz gainetik, gehienez: 10.920 m2(s). Hirigintza eraikigarritasuna, sestraz behetik, gehienez: 4.200 m2(s). Beheko solairuan azalera eraikigarria 4.200 m2(s) da gehienez, eta lehen solairuan beste 4.200 m2 (s) ditu. Bi solairuetan dago bide-sarbidea.

  • 25083-C-s - E1-B lursaila, E1 lursaileko jatorrizko finkaren gainerakoa (finkak elkartu eta banantzeko dokumentuko 5A lursaila, Eskusaitzeta ZU.08 gauzatze unitatea garatzeko programako gauzatzearen ondoriozkoa. b.10 lursaila).

    38.326,68 m2-ko lursaila. Forma irregularra du, eta Eskusaitzeta ZU.08 GUko ipar-medebaldean dago. Besterendutako lursailaren mugak: Iparraldean: D lursaila, jabari publikoko espazio libreetarako eta banandutako lursailerako dena. Hegoaldean: Ñ lursaila, bide, espaloi eta aparkalekutarako dena. Ekialdean: 5B lursaila. Mendebaldean: banandutako lursaila eta D lursaila, jabari eta erabilera publikoko espazio libreetarako dena. E1 lursail edifikagarri gisa agertzen den finkaren parte da, Eskusaitzeta ZU.08 HEko Plan Partziala, 2010eko abenduaren 27an onetsitakoa, eta Eskusaitzeta ZU.08 HEko Plan Partzialaren Aldaketa dokumentua, 2016ko martxoaren 22an onetsitakoa, aintzat hartuz gero. Hirigintza eraikigarritasuna, sestraz gainetik, gehienez: 31.383 m2(s). Hirigintza eraikigarritasuna, sestraz behetik, gehienez: 17.844 m2(s). Beheko solairuaren azalera eraikigarria 24.784 m2 da gehienez.

  • 25093-C-s/e - Administrazio emakinda, Eskusaitzeta ZU.08 gauzatze unitatea garatzeko programa gauzatzeko finkak elkartu eta banantzeko dokumentuko 23. lursailarena, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren eraikina egiteko.

    Forma ia trapezoidaleko lursaila da, eta Gauzatze Unitatearen mendebaldean dago. Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioa hartuko duen eraikina egingo dute hor.

    Hirigintza xedapenak:

    Hirigintza eraikigarritasuna, sestraz gainetik, gehienez: 4.000 m2 (s).

    Hirigintza eraikigarritasuna, sestraz behetik, gehienez: 2.000 m2 (s).

    Beheko solairuaren azalera eraikigarria 4.000 m2 da gehienez.

  • 25112-C-s - 56,58 m, Eskusaitzetako M lursailean, 30 kv-ko lur azpiko bi linea elektriko sartzeko, CMG1-ri argindarra eramateko eta ebakidura-zentroarekin lotzeko.

    Kanalizazioa, E.10 bide sistemarako jarrita den Eskusaitzeta ZU.08 unitateko finkak elkartu eta banantzeko dokumentuko -M- lursailearen azpitik 30 kv-ko 2 linea eramateko, CMG1-ri argindarra eramateko eta ebakidura-zentroarekin lotzeko.

  • 25113-C-s - 96,64 m Eskusaitzeta -A-, -B-, -C-, -D-, -E-, -F- lursailean, Gipuzkoako Ingurumen Gunetik (GIG-1) energia sortzeko 30 kv-ko lurpeko bi linea elektriko instalatu eta Zubietako azpiestaziora konektatzea, banaketa sarera energia bidaltzeko.

    Eskusaitzeta ZU.08 GUko finkak elkartu eta banantzeko dokumentutik -A-, -B-, -C-, -D-, -E- eta -F lursailetik lurperatuta doan 30kv-ko 2 linea elektriko 96,64 metro linealetan instalatzeko kanalizazioa, espazio libreen eta berdeguneen tokiko sistemarako nahiz hiri espazio libreetarako (f.10), Gipuzkoako Ingurumen Gunetik (GIG-1) energia sortzeko 30 kV-ko lurpeko bi linea elektriko eta Zubietako azpiestazioa lortzeko, banaketa sarera energia bidaltzeko.

  • 25114-C-s - 24,61 m, Eskusaitzeta -H-, -I-, -J-, -K-, -L- lursailean, Gipuzkoako Ingurumen Gunetik (GIG-1) energia sortzeko 30 kv-ko bi argindar linea lurpetik eramateko, Zubietako azpiestaziorekin lotu eta banaketa sarera isurtzeko han sortutako argindarra.

    30 kv-ko 2 argindar linea -H-, -I-, -J-, -K- , -L- lursailaren lur azpitik eramateko, 24,61 metro luzean. Eskusaitzeta ZU.08 unitateko finkak elkartu eta banantzeko dokumentuko lursaila da, eta hiriko gune libreen eta berdeguneen tokiko sistemarako erabiltzeko jarrita dago, f.20 hiriko gune libre komunetarako. Gipuzkoako Ingurumen Gunetik (GIG-1) sortutako argindarra 30 kv-ko bi linea lurpean sartu, haiek Zubietako azpiestaziorekin lotu eta banaketa sarera isurtzeko gero argindar hori.

  • 25115-C-s - 39,52 m, Eskusaitzeta -N-, -Ñ-, -O-, -P- lursailean, CMG1ko energia sortzeko 30 kV-ko bi linea elektriko instalatzeko lurpean, St Zubietara konektatuta, energia banaketa sarera isurtzeko.

    30 kv-ko 2 argindar linea -N-, -Ñ-, -O-, -P- lursailean lur azpitik eramateko, 24,61 metro luzean. Eskusaitzeta ZU.08 unitateko finkak elkartu eta banantzeko dokumentuko lursaila da, eta bideak, espaloiak eta aparkalekuak jartzeko da. Lursail horretan, CMG1ko energia sortzeko 30 kV-ko bi linea elektriko jarriko dira lurpean, ST Zubietara konektatuta, energia banaketa sarera isurtzeko.

  • 25120-C-s - E1-A lurzatia, ZU.08 Eskuzaitzeta hirigintza-eremuko Plan Partzialetik E1 lurzatia bereiztea.

  • 25121-C-s - ZU.08 HEko Plan Partzialeko W lurzatia, ZU.08 Eskuzaitzeta EUko Garapen Programa gauzatzeko finkak elkartu eta bereizteko dokumentuko 24. lurzatiari dagokiona. Zerbitzuen azpiegiturak. h.00 lurzatia

  • 25122-C-e/s - Donostiako hipodromoaren erabilera pribatiborako jabari publikoko emakida.

    211.566,42 m2-ko lur-azalera da, eta bertan hainbat instalazio daude, besteak beste: belarrezko eta hareazko pistak, bulegoen eraikina, hainbat erabileratarako eraikuntza osagarriak, tribunak, boxak, nabeak eta zaldiak ukuiluratzeko eta entrenatzeko eskolak eta joko-jarduerakoak (barneko eta kanpoko zaldi-apustuak). Instalazioak ostalaritzako jarduera osagarrietarako lokalak ere baditu. Katastroko erref.: 7990006