Lur angeluzuzena.
Antzokiak bi soto ditu, agertokia, ikusleentzako aretoa (lau solairu palko, platea nagusiak, anfiteatroa, galeria); artistentzako aretoak, eszenatokian, eta jendea jarlekuetara sartzeko atarteak eta eskailerak; sarrera nagusiko atondoaren eskuinaldean eta ezkerraldean bi kafetegi daude beheko solairuan; eszenatokiaren eskuinaldean eta ezkerraldean, beheko solairuan ere, dendetarako lokal batzuk daude.
Lau fatxadek harlanduzko hormak dituzte, eta gainerako hormak harlangaitzezko fabrikakoak dira; solairuak hormigoizko bilbaduraz osatuta daude, eta eraikinaren estalkia arbelez eta zinkez egina da.
Eraikin osoak lau angeluko forma du; erdian patio bat du, eskoletako eraikina eta Easo eraikina bereizten dituena.Eraikina 1890-1891n eraiki zuten.
Eraikinak hiru gorputz nagusi ditu: bata zentrala, oinplano angeluzuzenekoa, eta bi albokoak, oinplano nahiko berdina eta laukizuzena dutenak; hiruren artean, U moduko bat osatzen dute.
Oinplanoaren azalera, guztira, 2.015,56 m2 inguru da.
Lokala bi eremu berdinetan banatuta dago. Azalera aprobetxagarriak dira biak ere; independenteak dira eta korridore estu eta luze batek lotzen ditu. Batek patio aldera ematen du eta kale aldera besteak.
Sotoko lokalak muga hauek ditu: ekialdetik, Gernikako Arbolaren pasealekuarekin; hegoaldetik, 37. etxearekin eta patioarekin eta, mendebaldetik, 1B, 1D, 1F lokal bereiziekin eta patioarekin.
Behegaineko lokalak kanpoaldeko itxiturekin egiten du muga alde guztietatik. Ekialdean, biribilgune formako 20 m2-ko luzapen bat du.
Burdinazko eta kristalezko kioskoa, egurrezko eta zinkezko estalkia duena.
Kabina kolektiboak honela osatuta daude: hall banagailua, Gurutze Gorriaren zuzkidura, kontrol kabina eta sarbideak, aldageletako komun komunak, desgaituentzako aldagelak, bainuetxea, jantzitegia, garbiketa gela, instalazio gela, eta gela erabilgarriak.
Emakumezko eta gizonezkoentzako komunak, bata bestearen aurrean dauden bi eskaileretatik dutelarik sarbidea. Gizonen komunek zortzi pixatoki eta bost komun itxi ditu. Emakumeen komunak sei komun itxi ditu. Zaintzailea bi komunez arduratzen da.
Gizonezkoentzako komunak: lau komun; horietako batek bideta eta konketa ditu. Eta emakumezkoentzako komunak: bost komun; horietako batek bideta eta konketa ditu.