Udal Ondareak - 2. Eskubide Errealak

  • 04-DR-009 - Itsaso eta lehorreko jabari publikoaren administrazio emakida, euri urak Zubiaurre errekatik Urumea ibaira desbideratzeko proiektuan jasotzen diren obrak egiteko (kolektorea Urumea ibaian hustea eta sarbidea egitea)

    Itsaso eta lehorreko jabari publikoko 386,50 m2 lur, Zubiaurre errekatik Urumea ibaira euri urak desbideratzeko proiektuan jasotzen diren obrak egiteko (kolektorea Urumea ibaian hustea eta sarbidea egitea).Urumeako itsasadarraren eskuinaldean daude, A-8 autobideko zubiaren parean, eta horien helburua Zubiaurre errekak hustu beharko lukeen gehiegizko euri ura biltzea eta Urumea ibaira eramatea da. Ahal bada, Gros auzoko kale baxuenetan gertatzen diren ohiko uholdeak saihestuko dira, eta ibaira egiten diren isurketen kantitatea eta kopurua eta horien karga kutsatzailea mugatuko. Horretarako, hainbat kolektore, bi gainezkabide, atxikitze biltegi bana dutela (ekaitz tankeak), eta Urumea ibairaino iritsiko den hustubide tunel bat eraikiko dira.

  • 04-DR-010 - Deba Ibaia 12an dagoen lokal bat alokatzea

    Erdisotoko solairuko B letrako lokala, Iruresoro puntuan C/2 letrarekin seinalatutako etxebizitza-blokekoa. Gaur egun, Deba Ibaiaren kalea, 12. 175,50 m2-ko azalera du.

  • 04-DR-011 - Urumea ibaiaren gaineko itsas-lehorreko 4. zubiko jabari publikoaren administrazio-emakida. (1.915 m2). Mundaizko Zubia

    Itsas-lehorreko jabari publikoko lurren 1.915 m2 inguru okupatzeko emakida, Urumea ibaiaren gaineko 4. zubia egiteko, eta errekan lan-plataformak eraikitzeko baimena, behin-behineko izaerarekin, obrak egiten diren bitartean 2.000 m2-ko aldi baterako okupazioarekin.

    Obrak 1994ko martxoan José A. Fernandez Ordoñez eta Julio Martinez Calzón bideetako ingeniariek izenpetutako eta 1994ko martxoaren 4an dagokion Elkargo profesionalak ikus-onetsitako proiektuaren arabera egingo dira (Baldintza Orokorren Pleguko 3. baldintza).

  • 04-DR-012 - Urumea ibaiaren gaineko itsas-lehorreko 6. zubi jabari publikoaren administrazio-emakida. (1.847,22 m2). Real Sociedad Zubia.

    Itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko emakida, Donostiako Urumea ibaiaren gainean 6. zubia egiteko proiektua izeneko proiektuan jasotako obretarako.

    Obrak Juan José Arenas de Pablo eta Guillermo Capellán Miguel bideetako ingeniariek sinatutako 2005eko abenduko Donostiako Urumea ibaiaren gaineko seigarren zubiaren exekuzio-proiektuaren arabera egingo dira (Baldintza Orokorren Pleguko 3. baldintza).

  • 04-DR-013 - Urumea ibaiaren gaineko itsas-lehorreko jabari publikoko 5. zubiaren administrazio-emakida. (2.371,32 m2). Agirre Lehendakariaren Zubia.

    Itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko emakida, Donostiako Urumea ibaiaren gainean 5. zubia egiteko Proiektua izeneko proiektuan jasotako obretarako.

    Obrak Enrique Elkoroberezibar Markiegi eta Sergio Saiz Garcia Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariek sinatutako 2006ko abenduko Donostiako Urumea ibaiaren gaineko Bosgarren Zubiaren exekuzio-proiektuaren arabera egingo dira (Baldintza Orokorren Pleguko 3. baldintza).

    2012ko otsailaren 7ko azken aintzatespen-aktan adierazten da obrak ondo eginda daudela, erabat amaituta, eta bat datozela emakida emateko oinarri izan den proiektuarekin; izan ere, jabari publikoko lurretan okupatutako behin betiko azalera 2.371,32 m2-koa da (73,68 m2 inguru), emakidan emandako 2.445 m2-koak baino txikiagoa.

  • 04-DR-014 - Urumea ibaiaren gainean, Cristina enea parkearen eta Loiolako Erriberaren arteko pasabidearen jabari publikoko administrazio-emakida. (246,13 m2). Mikel Laboa pasabidea.

    Itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko emakida, Donostiako Urumea ibaiaren gainean, Cristina enea parkearen eta Loiolako Erriberaren arteko pasabidea Aldatzeko Proiektua proiektuan jasotako obrak egiteko.

    Obrak egingo dira Donostiako Urumea ibaiaren gainean, 2007ko abuztuan, Cristina enea parkearen eta Loiolako Erriberaren arteko pasabidearen proiektu aldatuaren arabera, Mario Guisasola Ron Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariak sinatua (Baldintza Orokorren Pleguko 12. baldintza).

    2009ko martxoaren 11ko azken aintzatespen-aktan adierazten denez, obrak ondo eginda daude, erabat amaituta, eta emakida emateko oinarri izan zen proiektuari dagokionez, ez da aldaketarik egin, 2009ko urtarrilaren 23ko obren harrera-aktan adierazitakoaren arabera, eta jabari publikoko lurretan okupatutako behin betiko azalera 246,13 m2-koa da

  • 04-DR-015 - Itsas-lehorreko jabari publikoko emakida administratiboa, Mª Cristina Zubia, Urumea ibaiaren gainean (1.895 m2). (3. zubia).

    Itsas-lehorreko jabari publikoko 1.895 m2 okupatzeko emakida, Maria Kristina zubiaren okupazioa legeztatzeko, Urumearen itsasadarraren gainean, eta Atotxako etorkizuneko autobus geltokirako sarbideak egokitzeko obrak egiteko.

    Emakida honetan ematen diren obrak Javier Abal Barajas arkitektoak 2014ko abenduan sinatutako sarbideak egokitzeko proiektuan jasotakoak dira (Baldintza Orokorren Agiriko 2. baldintza).

    Zubia 1904an eraiki eta 1905eko urtarrilaren 20an inauguratu zen. 1983an idatzitako proiektuaren arabera berreraiki eta 1985ean inauguratu zen.

  • 04-DR-016 - Urumea ibaiaren gaineko Astiñene Zubirako itsas-lehorreko jabari publikoaren administrazio-emakida (1.727 m2).

  • 04-DR-017 - Federico Garcia Lorca pasealekuaren eta Kristina Enea parkearen arteko oinezkoentzako pasabidea. (Baimena).

    Madril-Hendaia trenbideko 621/970 K.P.

  • 05-DR-002 - Rodil zeharbideko 21etik Arbola pasealekurako bidearen erabilera publikoko zortasuna.

    Rodil zeharbideko 21. zenbakiaren ondoan hasi eta Arbola pasealekuan amaitzen den bidea da, eta Rodil zeharbideko 33tik 45era bitarteko etxebizitzetara sartzeko modua ematen du. Gutxi gorabeherako azalera: 392,36 m2

  • 05-DR-003 - 111. zenbakiko apartamentuaren erabilera lagatzea, adinekoentzat, Ategorrietan

    Donostiako Etxegintza enpresa erakunde publikoaren jabetzakoa da higiezina Apartamentua. 111. apartamentua, 41,25 m2-koa, eta sotoko 22. garajea, 13,19 m2-koa.

  • 05-DR-004 - 205. zk.ko apartamentuaren erabilera lagatzea, adinekoentzat Ategorrietan

    Higiezina Donostiako Etxegintza enpresa erakunde publikoaren jabetzakoa da. Apartamentua. 205. apartamentua, 41,25 m2-koa, eta 36. garajea.

  • 05-DR-005 - 309. zenbakiko apartamentuaren erabilera lagatzea, adinekoentzat, Ategorrietan

    Higiezina Donostiako Etxegintza enpresa erakunde publikoaren jabetzakoa da. 309. apartamentua, 41,25 m2-koa, eta -2 solairuko 60. garajea.

  • 05-DR-006 - 006. zenbakiko apartamentuaren erabilera lagatzea, adinekoentzat, Ategorrietan

    Donostiako Etxegintza enpresa erakunde publikoaren jabetzakoa da higiezina 006 apartamentua, 37,36 m2-koa.

  • 05-DR-007 - Adinekoentzako 14 apatamentuen erabilera lagapena, Marrutxipi

    Mons pas., 5 – Behea, A. Mons pas., 5 – Behea, B. Mons pas., 5 – Behea, C. Mons pas., 5-1.B Mons pas., 5-1.C Mons pas., 5-1.E Mons pas., 5-2.A

    Mons pas., 5-2.K

    Mons pas., 5-2.L

    Mons pas., 5-3.A

    Mons pas., 5-3.K

    Mons pas., 5-3.L

    Mons pas., 5-4.K

    Mons pas., 5-4.L