Turismoa, egunerokoan eragina duen femonemo bihurtu da Donostian. Eta munduan. Kudeaketa behar duen fenomenoa. Bai bertan bizi direnen eta bisitari gisa datozenen arteko oreka iraunkorra bermatzeko. Donostia aldatzen ari da eta, hiriarekin batera, turismoa ulertzeko modua. Gurera Donostiarren eta turismoaren arteko harremana eraldatzen duen kudeaketa eredua da. Disruptiboa, errealista eta integratzailea.
informazio gehiago
Gure bihotzetan dagoena. Egunero bizi nahi duguna. Munduan bakarra den Donostia. Egunerokoan eraikitzen goazen gure bizitokia. Bisitariei irekia baina masifikazioari itxia. Bertakoa balioan jartzen duena. Bisitari abegitsuak nahi dituena. Orekan, elkarrizketan eta errespetuan. Eta horretan gaude. Hiri jasangarriago eta bizigarriago bat eraikitzeko bidean.
Argazki eder bat baino gehiago dena. Egunerokotasunean, bizitzaz beterik dagoen hiria. Guztiok zaindu nahi dugun bizilekua. Bisitariak ongi etorriak izatea garrantzitsua izanda ere, tokikoen ongizatea lehenesten duen Donostia.
Erabakietan eta ekintzetan islatzen dena. Turismoak aurrez-aurre jartzen dizkigun erronkei aurre egiteko bidea. Dagoeneko hartu ditugun eta etorkizunean hartzen jarraituko ditugun neurrien bermea duena. Eta horretarako, bada tresna boteretsu bat. Entzutea eta partekatzea oinarri dituena. Elkarrekin, erabakiak hartzea Udalaren berme instituzionalarekin.
Donostiarron indarra. Askotan agerikoa ez dena, baina hor dagoena: auzolana, elkartasuna eta zaintza. Eta horrek benetako aldaketa ekar dezake. Ze bada elkarrekin eraiki dezakegun etorkizun bat. Donostia jasangarriago bat. Utopia bat dirudien arren, elkarrekin lan eginez, lortu dezakeguna.
Izen bat baino gehiago dena. Jarrera bat. Ikuspegi bat. Bide bat. Donostia zainduko dugunaren promesa. Guk, donostiarrok, badugu zeresana eta zeregina. Eta horretarako sortu da Gurera.
Gurerak turismoa hiri-estrategiaren baitan kokatzen eta kudeatzen du, herritarren entzute aktiboarekin, sektorearekin eta erakundeekin elkarlanean.
Gurerak turismoa kudeatzen du, eguneroko bizitza babesteko. Tokikoen eta bisitarien gogobetetzea ditu ardatz, bizi-kalitatea sendotuz eta bisita-kalitatea bermatuz.
Kudeaketaren onurak emaitzekin frogatzen dira. Lorpenak gardentasunez eta maiztasunez bistaratuz.
Donostia hobeto zaindu eta partekatzeko.
Zaindu ditzagun atsedena, auzo bizitza eta mugikortasuna. Hiria, lehenik eta behin, bizilekua baita.
Erabakiak elkarlanean hartzen dira: erakundeen, sektorearen eta herritarren artean. Horrela eraikitzen da guztiontzat bizitzeko moduko hiria.
Datuetan oinarritutako erabakiak hartzen ditugu. Ekintzak neurtu, argitaratu eta doitu egiten ditugu. Konfiantza datu gardeneetan eta emaitza egiaztagarrietan oinarritzen da.
Erabilera, ordutegi eta aforo arautzeak. Espazio publiko babestua. Atsedenaldia bermatua. Egoiliarren eskubideen eta bisitarien gozamenerako oreka.
Aldiriak oinez, bizikletaz edo garraio publikoz lotuz. Emisio Txikiko Eremua. Auto gutxiago, aire hobea eta eguneroko ibilbide azkarragoak.
Euskara eta gure kultura balioan jartzen ditugu. Tokiko merkataritza eta ostalaritza babesten ditugu. Gonbida dezagun bisitaria gure benetako nortasuna ezagutzera.
Ezagutza, talentua, berrikuntza, enplegua, sareak eta nazioarteko ospea (saturaziorik gabe). Hiria konektatzen eta kokatzen dute. Guztiontzako onura.
Zarata gutxiago, emisio gutxiago, hondakin gutxiago. Datozen belaunaldientzat hiria babesten dugu.
Zer egiten dugun eta zer lortzen dugun, klik batean. Edonork jakin dezake zein puntutan gauden eta aurrera nola egiten dugun.
Partekatu dezagun Donostia, bere izaera lausotu gabe. Bisitan bazatoz, lagundu iezaguzu guk etxetzat dugun hiria zaintzen.
Denon bizitzan eragina duen gaia da turismoarena. Gureran zenbat eta gehiago izan, hobe.
Donostia, beste edozein gauzaren gainetik, bizitzeko hiria delako.
Ondo kudeatutako turismoa kalitatearen, egonkortasunaren eta etorkizunaren sinonimo delako.
Gurerak Donostiaren esentzia babesten duelako, hona etortzearen esperientzia aberastuz.