Telefonia mugikorreko enpresek jabari publikoa okupatzeari dagokion tasa 2023


ZERGA ORDENANTZA, TELEFONIA MUGIKORREKO ZERBITZUAK EMATEN DITUZTEN ENPRESEI UDAL JABARI PUBLIKOA ERA PRIBATIBOAN ERABILI ETA BEREZIKI USTIATZEARI DAGOZKION TASAK EZARTZEA ARAUTZEN DUENA




1. artikulua.- Foru Araudia.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauetan xedatutakoaren arabera, telefonia mugikorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresei, udal jabari publikoko lurzorua, zorupea edo hegalak era pribatiboan eta bereziki ustiatzeari dagozkion tasak arautu eta galdatu egiten dira.


2. artikulua.- Egitate Zergagarria.

1.- Tasa horien egitate zergagarria da telefonia mugikorreko zerbitzuak emateko udal jabari publikoko lurzorua, zorupea edo hegalak era pribatiboan erabiltzea eta bereziki ustiatzea.

Joko da erabilera pribatiboa eta ustiapen berezia hasiko dela zerbitzua eskatzen duten pertsonei ematen hasten den unean.

2.- Jabari publikoaren ustiapen berezia dela esango da, zerbitzua emateko antenak, instalazioak edo sareak jartzen badira, halakoak udalaren bide publikoetako zoruan, zorupean edo hegaletan jartzen direnean. .

3.- Tasa horiek ez dute zerikusirik izango hirigintza lizentzia emateari dagokion tasarekin, ez eta honako obra hauek ekarriko dituztenekin ere: udal jabari publikoa lurzoruan, zorupean edo hegaletan erabiltzeko edo ustiatzeko lehenengo instalazioa eraikitzeak, egikaritzeak, haren osagarriak egiteak, mantentzeak edo eraisteak; edo zerbitzuen sareak jartzeko Udalak prestatutako edo berariaz jarritako azpiegituren erabilera lagatzeak.


3. artikulua.- Sortzapena eta zergaldia.

1.- Tasak sortuko dira telefonia mugikorreko zerbitzuak emateko udal jabari publikoko lurzorua, zorupea edo hegalak era pribatiboan erabiltzen eta bereziki ustiatzen hasten direnean.


2.- Udal jabari publikoa aldian behin erabiltzen bada era pribatiboan edo ustiatzen bada bereziki, tasa urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldiak urte naturala hartuko du.

3.- Gune horiek erabiltzen edo ustiatzen hasi baino ez bada egin, urtea bukatzeko falta diren hiruhilekoei eta hilei dagokien kuota likidatuko da (alta emateari dagokion hila barne) .

4.- Jarduera uzten bada, urtea hasi denetik igaro diren hiruhilekoei eta hilei dagokien kuota likidatuko da (jarduera utzi den hila barne).


4. artikulua.- Subjektu pasiboak.

1.- Tasen subjektu pasibo izango dira auzo osoan edo auzoaren zati handienean eragina duten telefonia mugikorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresak edo enpresa-ustiatzaileak, baldin eta sareen titular badira.

2.- Udalerriaren barruan emantzat joko dira, beren izaera dela eta, udal jabari publikoko lurzoru, zorupe edo hegalen ustiapenaren mende dauden edo harekin zerikusia duten zerbitzu guztiak.


5. artikulua.- Erantzuleak.

Subjektu pasiboaren zerga betebeharrei era solidarioan edo ordezkatzailean erantzun beharko diete Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorreko 35. artikulutik 43. artikulura bitartean aipatutako pertsona fisiko edo juridikoek.


6. artikulua.- Zerga kuota.

1.- Telefonia mugikorreko zerbitzuekin erabilera pribatiboa edo ustiapen berezia egiteagatiko tasen zenbatekoa zehazteko, honako parametro hauek aintzat hartuko dira:

a) Urteko oinarrizko tarifa.
b) Erabilera pribatiboaren edo ustiapen bereziaren iraupena.
c) Operadore bakoitzari ezar dakiokeen koefiziente espezifikoa, merkatuan duen kuotaren arabera.

2.- Zerga kuota = OT x I x KE

OT: urteko oinarrizko tarifa.
I: erabilera pribatiboaren edo ustiapen bereziaren iraupena; urteetan edo urteko hiruhilekotan adierazten da (1;0,25;0,50;0,75 eta abar, kontuan izanik ea urte osoa den edo lehenengo, bigarren edo hirugarren hiruhilekoa den, hurrenez hurren).
KE: koefiziente espezifikoa, operadore bakoitzari ezar dakiokeena, kasuan kasuko udalerrian duen merkatu kuotaren arabera.

3.- Oinarrizko tarifa eranskinean zehaztu da.

4.- Operadore bakoitzari ezar dakiokeen koefiziente espezifikoa zein den jakiteko, abiapuntu hartuko da udalerri horretan dagokion telefonia mugikorraren merkatu kuota osoa, ondoren ordaintzeko edo aldez aurretik ordaintzeko modalitate guztiak barne.


7. artikulua.- Tasaren kudeaketa.

1.- Erabilera pribatiboaren edo ustiapen bereziaren iraupena kalkulatzeko, eta operadore bakoitzari ezar dakiokeen koefiziente espezifikoa zein den jakiteko, subjektu pasiboek honako bi agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, urte bakoitzeko urtarrilaren 30a baino lehen: udal jabaria ustiatzen hasi zen eguna adierazten duen egiaztagiria; eta udalerrian subjektu pasiboak zenbat erabiltzailerentzat lan egiten duen erakusten duen egiaztagiria. Ondoren ordaintzeko edo aldez aurretik ordaintzeko zerbitzuak ere jasoko dira egiaztagirian.

2.- Interesdunek ez badute adierazpenik egiten horretarako jarritako epean, Udalak eskumena izango du tasa kuantifikatzeko, udalerrian operadore bakoitzak dituen merkatu kuoten arabera.

3.- Obligaziodunak datuak ez dituela baieztatu egiaztatzen denean, Udalak aplikatu ahalko ditu Telekomunikazioen Merkatuko Batzordeak argitaratutako azken urteko txostenean jasota izango diren operadore bakoitzaren datuak, udalerriak bereiziak, txostenean agertzen baldin badira; edo kasuan kasuko autonomia erkidegoak edo, bestela, Estatuak gehitutakoak.


8. artikulua.- Tasa ordaintzea.

1.- Udalak likidazioak egingo ditu hiru hilez behin, bai eta urte bakoitzeko behin betiko likidazioa ere.

2.- Tasak ordaindu beharko dira behin betiko likidazioaren kontura egingo diren hiru hilez behingo likidazioen arabera.

3.- Hiru hilez behingo likidazioen zenbatekoa izango da zerga kuotaren emaitza izango den guztizko zenbatekoaren %25. Zerga kuota ezarritako parametroen arabera kalkulatuko da, eta aurreko urtekoari dagokiona izango da.

4.- Udalak likidazioen berri emango die subjektu pasiboei, dituzten zerga zorrak ordain ditzaten ordaintzeko borondatezko aldian, honako mugaegun hauek baino lehen: urte bakoitzeko martxoaren 31, ekainaren 30a, irailaren 30a eta abenduaren 31a.

5.- Behin betiko likidazioa sartu beharko da kasuan kasuko urtearen ondorengo lehendabiziko hiruhilekoan. Zenbateko osoa zehaztuko da zerga kuotaren emaitza izango den zenbatekoaren arabera. Zerga kuota ezarritako parametroei jarraikiz kalkulatuko da, eta aurreko urteari dagokiona izango da.

6.- Sartu beharko den zenbatekoa izango da zenbateko horren eta ekitaldi berari lotuta egingo diren konturako sarreren arteko aldea. Saldoa negatiboa bada, Udalari ordaindutako gehiegizkoa konpentsatu beharko da kontura egingo den lehenengo ordainketan eta hurrengoetan.

7.- Erabilera pribatiboak eta ustiapen bereziak kalteak eragiten baditu udal jabari publikoko ondasunetan, Udalak eskatuko du ordain dadila kalteak konpontzeko egoki joko duen diru kopurua. Hori ordainduta ere, berdin-berdin ordaindu beharko da tasa.

8.- Erabilera pribatiboak edo ustiapen bereziak jabari publikoa suntsitu edo hondatu badu, onuraduna behartuta izango da kaltetutakoa berregiteko edo konpontzeko gastuen kostu osoa itzultzera. Hala eginda ere, berdin-berdin ordaindu beharko du tasa, eta Ingurumen Erantzukizunari buruzko 26/2007 Legeak dakartzan erantzukizunei erantzun beharko die erantzukizunik badu. Dena den, Udalari kalte ordaina emango zaio, ondasunak lehengoratuta edo konponduta. Kalteak konponezinak badira, berriz, hondatutako ondasunaren balioaren ordaina emango zaio.




9. artikulua.- Oro har aplikatzeko arauak.

Tasa horiei aplikagarri zaizkie kudeaketari, aplikazioari, likidazioari, ikuskatzeari, zerga bilketari, arau hausteei eta zigorrei buruzko arauak, honako araudi hauetan xedatuak: Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean, Gipuzkoako Diru-bilketa Erregelamenduan, Administrazio Bidean Berraztertzeko Gipuzkoako Erregelamenduan, Zerga Ikuskapenaren Araudian, eta indarrean diren gainerako araudietan.


Azken xedapena.

Ordenantza hau eta eranskina, behin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, indarrean sartuko dira 2010eko urtarrilaren 1ean, eta indarrean izango dira ordenantza eta eranskina indargabetzea edo aldatzea erabakitzen den arte.

EGINBIDEA. Honen bidez aditzera ematen da zerga Ordenantza, telefonia mugikorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresei udal jabari publikoa era pribatiboan erabili eta bereziki ustiatzeari dagozkion tasak ezartzea arautzen duen, 2013ko urriaren 28an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zen, eta 241. GAO 2013ko abenduaren 19an argitaratu zen.

Eranskinaren azken aldaketa 2011ko urriaren 26an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu ziren, eta horren aldaketak. 239.GAOn 2011ko abenduaren 20an argitaratu ziren.