Udal Garabi tasak 2023

IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOETAN IBILGETU, JASO ETA ZAINTZEKO ZERBITZUARI DAGOKION TASA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA





1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak bere III. atalburuko 3. atalean xedatutako arau orokorren arabera, ibilgailuak bide publikoetan ibilgetu, jaso eta zaintzeko zerbitzuari dagozkion tasak arautu eta galdatu egiten da.


2.- art.- Egitate zergagarria

Ordenantza honetan araututako egitate zergagarriaren xedea honako hauek dira:

1. Ibilgailuak geraraztea:

a) Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea eta Zirkulazioko Erregelamendu Orokorreko xedapenak ez betetzearen ondorioz, ibilgailua erabiltzeak arrisku larria sortzen duenean zirkulazioan, pertsonentzat edo ondasunentzat.

Neurri hori indargabetuko da hori hartzeko arrazoiak desagertzen diren unean.

b) Uko egiten zaionean alkoholdun edari, estupefaziente, psikotropiko, kilikagarri eta antzeko substantziek eragindako toxikapenik ba ote dagoen antzemateko arauzko frogei.

c) Denbora mugatuko aparkalekuetan aparkatzeko txartelik edukitzen ez denean edo baimenduriko tartea gainditzen denean, gidaria nor den jakin arte.

2. Ibilgailuak hiriko bideetatik jaso eta biltegira eramatea zirkulazioa oztopatzen edo zailtzen ari badira, zirkulaziorako arriskua baldin badago, aparkatze mugatuko aldeetan gaizki aparkatuta badago edo ibilgetzeari buruzko arauetan xedaturiko baldintzetan utzita baldin badago.

3. Ibilgailuak herri arteko bideetatik kendu eta biltegira eramatea erregelamenduek xedaturiko baldintzetan.

4. Ibilgailuak bide publikotik kentzea debekatutako tokietan aparkatuta baldin badaude. Debekatutako toki hauen zerrenda Trafikoa, motoredun ibilgailuen zirkulazioa eta bide segurtasunari buruzko Legeko 39-2 artikuluan eta Zirkulazio Erregelamendu Orokorreko 91. eta 93. Artikuluetan jasotzen dira.

5. Udal biltegian dauden ibilgailuak zaintzea, bai bide publikotik jaso direnak zein beste edozein arrazoiagatik bertan daudenak.

6.- Ibilgailuak hiri-bideetatik kentzea eta, ondoren, gordailuan uztea, baldin eta aparkatuta badaude obrak, instalazioak, edukiontziak, hiri-altzariak edo beste edozein elementu edo ustiapen behin betiko edo behin-behinean egiteko aparkalekuaren erreserbako seinaleztapenetik 24 ordu igaro ondoren.


3. art.- Ordainketa

Noiz ordaindu tasak:

1. Autoak gerarazi eta eramatean: ibilgailua bide publikoan gerarazi edo bertatik eramateko lanak hasten diren unean. Lanak hasitakotzat jotzen dira garabia eraman beharreko ibilgailuren ondoan agertzen den unean, nahiz eta bestelako lanik oraindik hasi ez.

2. Zaintzan: ibilgailua bide publikotik eraman eta gidaria edo jabea ibilgailua jasotzerako berrogeita zortzi ordu igarotzen badira.




4. art.- Subjektu pasiboak: zergadunak

Tasaren subjektu pasiboak, zergadun gisa:

1.- Zerbitzua eragin dute ibilgailuen gidariak dira.

2.- Obrak, instalazioak, edukiontziak, hiri-altzariak edo beste edozein elementu edo aprobetxamendu egiteko aparkatzeko erreserba-baimenaren titularrak, betiere ibilgailua aparkatuta badago erreserba seinaleztatzean.


5. art.- Zerga kuota

Zerga kuotak eranskinean zehaztu dira, zerbitzu mota eta eragindako ibilgailuaren arabera.


6. art.- Subjektu pasiboak: ordezkoak

Eragindako ibilgailuen jabeak ere subjektu pasiboak dira, zergadunaren ordezko gisa, legez kontrakoak diren erabileretan izan ezik.


7. art.- Desegitera bidali beharreko jaberik gabeko autoa.

Udal biltegian jasotako ibilgailuak, Udaltzaingoak hala agintzen duenean, zerbitzu horretako kontratistak desegingo ditu eta bertan jasotako dirutik autoa hiriko errepidetik jaso eta gordetzeak sortutako gastuak, zein burututako administrazio jardunbideek sortutako gastuak kenduta, geratzen den dirua bi urtez gordeko da eta titularraren esku egongo da. Bi urteko epe hori igaro ondoren dirua Udalarentzat izango da.

8.- art.- Ordainketa mota

1. Tasak Udaltzaingoari edo udalaren kontratistari ordainduko zaizkio zerbitzu horiek emateko administrazio kontratua indarrean dagoen artean.

2. Zainpeko ibilgailua jabeari itzuli, hasi berri den eramatea bertan behera utzi edo ibilgailua gerarazteko gailua ken dadin, ordainduta egon beharko dute une hori iritsi bitartean eman diren zerbitzu guztiak.

3. Honako tasa hauek ez ezik, isunak ere ordaindu beharko dira horrelakorik ezarri bazaio ibilgailuari zirkulazio eta bide segurtasuneko zein hiri poliziaren arauak hausteagatik.


9. art.- Erabiltzen diren arau orokorrak

Tasa hauek ezartzeko honako xedapen hauek izango dira kontuan:

1. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legeak jasotako arauak; urtarrilaren 17ko 30/1992 Errege Dekretuak jasotako arauak; Zirkulazio Erregelamendu Orokorrak jasotzen dituenak eta hauen xedapen bateragarriak edo aldatzaileak.

2. Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak eta arau bateragarriek araututako kudeaketa, likidazio, ikuskatze, bilketa, urrapen eta zigor arauak.

Azken xedapena

Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Ibilgailuak Bide Publikoetan Ibilgetu, Jaso eta Zaintzeko Zerbitzuari dagozkion Tasak arautzen dituen Ordenantza 2021eko irailaren 30ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 242. GAOn 2021eko abenduaren 21ean argitaratu ziren.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Ibilgailuak Bide Publikoetan Ibilgetu, Jaso eta Zaintzeko Zerbitzuaren Tasa arautzen duen Ordenantzaren eraskinaren azken aldaketa 2022ko irailaren 29an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2022ko abenduaren 20ko 239. GAOn argitaratu ziren.