Hiri Hondakin solidoak Biltzeko Zerbitzu tasak 2023

  1. HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILTZEKO ZERBITZU TASAK ARAUTZEN DITUEN ZERGA ORDENANTZA



1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak bere III. atalburuko 3. atalean xedatutako arau orokorren arabera, Hiri Hondakin biltzeko eta udal zabortegietara eramateko zerbitzua emateari dagokion tasa arautu eta galdatu egiten da.


2. art.- Egitate zergagarria

Ondorengoa da egitate zergagarria:

1.- Bizileku partikularretako edo etxebizitzetako hiri hondakin biltzea.

2.- Merkataritza, lanbide edo industria jarduerak egiten dituzten establezimendu eta lokaletako hiri hondakinak -etxeetako hondakinekin parekagarri direnak- biltzea; eta, halaber, jolas, kirol eta antzeko jarduerak egiten dituztenetakoak, eta oro har etxebizitza ez diren edozein establezimendu nahiz lokaletan egindako jarduerenetakoak.

3.- Zerbitzuaren barruan sartuta daude, hondakinen bilketa ez ezik, hondakinak tratatu eta deuseztatzeko jarduerak ere.


3. art.- Zergaldia

Zerbitzu ematearen kuotak hiruhilekoak dira.


4. art.- Sortzapena


1. Tasa zerbitzua ematen hasten den unetik sortzen da, zergapetutako ondasun higiezinak erabiltzen hasten den eguna edozein dela ere.

2. Tasa, beraz, obligaziozkoa da, beti ere zerbitzua ematen baldin bada.


5. art.- Subjektu pasiboak: zergadunak

Tasaren subjektu pasibo dira etxebizitza, establezimendu edo lokalez gozatzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak, banatu gabeko oinordetzak, ondasun-komunitateak eta nortasun juridikoa ez izanik, zergagarri den ekonomi batasuna edo ondare bereizia osatzen duten gainerako entitateak.


6. art.- Subjektu pasiboak: ordezkoak

Zergadunaren ordezkari gisa subjektu pasibo dira ogasun higiezinen jabeak.


7. art.- Salbuespenak.

1. Etxeetako eta lokaletako hiri hondakinak bilketari dagokion tasa ez du ordaindu beharrik izango dena delako ondasun higiezina hiri hondakinak biltzeko puntutik 200 metro baino urrutiago duen subjektu pasiboak, ez eta 100 metro baino urrutiago duenak ere, baldin eta etxe edo lokalaren eta hiri hondakinak biltzeko puntuaren arteko ibilbideko zati guztien artean metatutako desnibela %6 edo handiagoa bada.


8. art.- Hobariak izapidetzea.

1.- Udalak aitortutako hobari fiskalak eskabidea egindako zerga-aldian berean indarrean izango dira, baldin eta urteroko iragarkian adierazitako baldintzetan egiten bada eskabidea.

2.- Hobariak aitortu eta aplikatu, ordea, Udalari ordaindu beharreko zergen ordainketak egunean dituztenei egingo zaizkie.


9.- art..- Hobariak

1.- Etxeetako eta lokaletako hiri hondakinak bilketagatiko tasaren %50 gutxiago ordainduko du dena delako ondasun higiezina hiri hondakinak biltzeko puntutik 100 metro baino urrutiago duen subjektu pasiboak, baldin eta etxe edo lokalaren eta hiri hondakinak biltzeko puntuaren arteko ibilbideko zati guztien artean metatutako desnibela %3 edo handiagoa bada.

2.- Udalak elkarte bat edo antzeko erakunde bat udal lokal batean koka dadin erabakitzen badu, ez da kontuan izango haren azalera, tarifa zehazteko.


10. art.- Oinarri zergagarria

1. Oinarri zergagarria lokal edo etxebizitzaren arabera zehaztuko da. Ondasun higiezin batean dauden etxebizitza nahiz lokal bereizi adina subjektu pasibo dago.

2. Katastroan etxebizitzatzat jota izan eta, etxebizitzarako erabiltzeaz gainera, han bizi den familiako baten batek jardueraren bat egiten badu higiezin hartan bertan, etxebizitzen tarifa izango du higiezin hark.

Katastroan etxebizitzatzat jota izan baina jardueraren bat egiteko bestetarako erabiltzen ez den higiezinak, jarduerari dagokion tarifa izango du.


11. art.- Zerga kuota

1.- Etxebizitzetako hiri hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatzeko kuota osoa honela kalkulatzen da: kuota finko bat gehi kuota aldakor bat.

Kuota osoa (KO) = Kuota finkoa (KF) + Kuota aldakorra (KA)

1.1.- Kuota finkoa kalkulatzeko oinarria aurreko urteko etxebizitzako hiri hondakin tasaren erroldako zenbatekoak eratuko du; hala badagokio, zehazten den ehunekoa gehituta. Emaitza gisa lortutako zenbatekoari oinarri errolda deritzo (OE).

Kuota finkoa (KF) eranskinean zehaztuko da, eta honela kalkulatuko da: oinarrizko erroldaren (OE) % 65, zati zabor erroldako etxebizitzen kopurua (ZEE kop.).

KF = % 65 (OE) / ZEE kop.

Ekitaldi bakoitzeko kuota finkoa berdina da hiri hondakin erroldako etxebizitzetako bakoitzerako.

1.2.- Kuota aldakorraren (KA) zenbatekoa honela kalkulatuko da: etxebizitza bakoitzean irakurketako ekitaldi eredu (IEE) batean kontsumitutako ur metro kuboak (M3ETX) —benetakoak edo zenbatetsiak—, bider urteko tarifa eredua (UTE).

IEE = Irakurketa Ekitaldi Eredua ateratzeko orduan ur kontsumotzat hartuko dena hau izango da: aurreko urteko ekainaren 30a bitartean fakturatutako lau hiruhilekoen kontsumoa.

Urteko tarifa eredua (UTE) eranskinean zehaztuko da, eta honela kalkulatuko da: oinarrizko erroldaren (OE) % 35, erroldako etxebizitzen multzo osoan kontsumitutako metro kuboen kopuru osoa (M3ERR), zenbatespenengatiko zuzenketa kenduta.

UTE = % 35 (OE) / M3ERR

KA = M3ETX x UTE

Guztizko batez besteko kontsumoa (GBK) honela kalkulatzen da: erroldako etxebizitzen multzo osoko ur kontsumo osoa (M3ERR), zati errolda horretako etxebizitzen kopurua (ZEE kop.).

GBK = M3ERR / ZEE kop.

1.3.- Irakurketa ekitaldi eredu batean etxebizitza bakoitzeko kontsumoa (M3ETX) kalkulatzeko modalitateak:

a) Irakurketa ekitaldi ereduan (IEE) ur kontagailuari egindako irakurketa guztiak errealak izan diren etxebizitzetan, benetako kontsumoaren arabera finkatuko da M3ETX balioa.

b) Irakurketa ekitaldi ereduan (IEE) ur kontagailuari irakurketa erreal bat edo gehiago egin zaizkion etxebizitzetan, lortutako irakurketa errealen arabera finkatuko da M3ETX balioa.

c) Irakurketa ekitaldi ereduan (IEE) ur kontagailuaren irakurketa errealik izan ez duten etxebizitzetan, honela aterako da M3ETX-ren balioa: 15 mm-ko kalibrea duen kontagailu baten (etxebizitzako kontagailu estandarra) ur emari nominalaren baliokide den kontsumoaren 100eko 50 bider hileko hogeita hamar ordu.

Ekitaldi osoari aplikatuko zaio tasa. Irakurketa ekitaldi ereduaren ondoren ematen diren irakurketa datuek hurrengo ekitalditik aurrera izango dute eragina.

d) Eraikuntza berriko etxebizitzetan, irakurketa errealak lortu arte, M3ETX balioa GBK kontsumoaren berdina izango da.

e) Titularra aldatzen den etxebizitzetan, irakurketa errealak lortu arte, M3ETX balioa GBK kontsumoaren berdina izango da.

1.4.- Etxebizitza komunitarioen berezitasuna.

Ur kontagailu banakaturik ez duten jabe komunitateetan, kuota finkoa honela kalkulatuko da: kuota finko (KF) orokorra, bider komunitateko etxebizitza kopurua.

Kuota aldakorra (KA) beste edozein ur kontagailutan bezala kalkulatuko da, M3ETX balioaren arabera, behar izanez gero aurreko 1.3 idatz zatian zehaztutako modalitateetatik dagokiona aplikatuta.

1.5.- Kuota zuzenketa biohondakinak edo material organiko konpostagarria dagokion edukiontzian uzteagatik (hau da, edukiontzi marroi, 5. edukiontzi edo edukiontzi organikoan uzteagatik).

Materia organikoa edukiontzian uzten eta biltzen lagunduko duten zergadun-erabiltzaileek, 1.9 puntuan adierazitako baldintzetan, zerga kuotan konpentsazio bat izateko eskubidea izango dute. Konpentsazioaren zenbatekoa eranskinean ezarritakoa izango da.

1.9 puntuan, konpentsaziorako eskubidea sortzeko erabakigarritzat ezarriko diren erabilera baldintzez gainera, honako betekizun hauek ere bete beharko dira:

Donostiako Udalak, horretarako gaitutako edukiontzien bitartez, materia organikoa gaika biltzeko eskaintzen duen aukeraz baliatzeko beren borondatea adierazi duten —edo etorkizunean adieraziko duten— zergadun-erabiltzaileek Erabiltzaileen Errolda osatuko dute.

Zergadun-erabiltzaile bakoitza udalerrian kokatutako etxebizitza bakar bati lotuta geldituko da. Bi pertsonak baino gehiagok etxebizitza berari lotuta daudela adierazten badute, pertsona bat besterik ez da hartuko zergaduntzat eta konpentsazioaren onuraduntzat: hain zuzen ere, alta lehenbizi hartu duena edo besteek aho batez aukeratzen dutena. Etxebizitzari lotutako beste pertsonen ekarpena (hots, materia organikoa dagokion edukiontzian uztea) konpentsazioaren onuraduna den zergadunaren alde izango da, 1.9 atalean adieraziten den terminoetan.

Erabiltzaileen Erroldan sartuta dauden zergadun-erabiltzaileen artetik, materia organikoa biltzeko zerbitzuaren funtzionamenduaz arduratzen den Zuzendaritza Teknikoak, ekitaldi bakoitzeko abenduan, 1.9 ataleko betekizunarekin bat egin duten pertsonei.

Zerrendako zergadunei aplikatu beharreko kuota zuzenketari dagokion zenbatekoa zergadun-erabiltzaileak adierazitako kontu korrontean ordainduko da, sarrera bakar baten bidez, hurrengo urteko urtarrilean.

1.6.- Kuota zuzenketa, banakako konpostajeagatik.

Biohondakinen prebentziorako udal programan parte hartzen duten zergadun-erabiltzaileek zerga kuotan konpentsazio bat izateko eskubidea izango dute. Konpentsazioaren zenbatekoa eranskinean ezarritakoa izango da.

Pertsona fisikoak izanik alta hartzen duten zergadunek —edo Konpostajeko Udal Erregistroan alta hartzen dutenek— banakako konpostajearen erabiltzaileen errolda osatuko dute.

Zergadun bakoitza udalerrian kokatutako etxebizitza bakar bati lotuta geldituko da.

Erroldan sartuta dauden zergadunen artetik, banakako konpostajeko zerbitzuaren funtzionamenduaz arduratzen den Zuzendaritza Teknikoak, ekitaldi bakoitzeko abenduan, 1.9 puntuan ezarritakoa bete duten pertsonen zerrenda osatuko du.

Biohondakinen Prebentziorako Programako Zuzendaritza Teknikoak osatuko duen zerrendako zergadunei aplikatu beharreko kuota zuzenketari dagokion zenbatekoa zergadun-erabiltzaileak adierazitako kontu korrontean ordainduko da, sarrera bakar baten bidez, hurrengo urteko urtarrilean.

1.7.- Kuota zuzenketa, auzo konpostajeagatik.

Auzo konpostajearen bidez biohondakinak prebenitzeko udal programan parte hartzen duten zergadun-erabiltzaileek zerga kuotan konpentsazio bat izateko eskubidea izango dute. Konpentsazioaren zenbatekoa eranskinean ezarritakoa izango da.

Pertsona fisikoak izanik alta hartzen duten zergadunek —edo Konpostajeko Udal Erregistroan alta hartzen dutenek— auzo konpostajearen erabiltzaileen errolda osatuko dute (auzo konpostaje publikoa edo pribatua).

Zergadun bakoitza udalerrian kokatutako etxebizitza bakar bati lotuta geldituko da.

Erroldan sartuta dauden zergadunen artetik, auzo konpostajeko zerbitzuaren funtzionamenduaz arduratzen den Zuzendaritza Teknikoak, ekitaldi bakoitzeko abenduan, 1.9 puntuan ezarritakoa bete duten pertsonen zerrenda osatuko du.

Biohondakinen Prebentziorako Programako Zuzendaritza Teknikoak osatuko duen zerrendako zergadunei aplikatu beharreko kuota zuzenketari dagokion zenbatekoa zergadun-erabiltzaileak adierazitako kontu korrontean ordainduko da, sarrera bakar baten bidez, hurrengo urteko urtarrilean.

1.8.- Konpentsazioen konkurrentzia.

Ezin izango da konpentsazio bat baino gehiago baliatu 1.5, 1.6 eta 1.7 ataletan ezarritako konpentsazioetatik.

1.9.- Kuota zuzenketa aplikatzea, erabilitako konpostajeko edo biohondakinak uzteko sistemaren arabera.

1.5, 1.6 eta 1.7 puntuetan ezarritako kuota zuzenketarako eskubidea izango dute ondorengo baldintza hauek betetzen dituzten erabiltzaileek:

Edukiontzian uzteari dagokionez (1.5), ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren lehenean Joko Garbiaren erroldan ageri diren erabiltzaileek, zenbatutako 12 hiletatik 10etan gutxienez hileko 4 zabor-uzte kontabilizatu bazaie.

Ekitaldian zehar sartzen diren erabiltzaileek dagokien proportzioko zatiaren konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute, parte hartu duten hiruhileko natural osoen arabera, eta betiere zabor-uzte hauek kontabilizatuta:

Zabor-uzteak kontabiliza-tzen dituzten hiruhilekoakZabor-uzte kontabilizatuak, gutxienez Onartutako urteko konpentsazio-aren ehunekoa
HilekoakAldia
2.a, 3.a eta 4.a
4
30
% 75
3.a eta 4.a
4
20
% 50
4.a
4
11
% 25

Konpentsaziorako eskubidea izango dute, orobat:

Ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren lehenean etxeko konpostajearen erroldan ageri diren erabiltzaileek (1.6), baldin Ingurumen Zuzendaritzak egindako segimenduko bisitako txostenean egiaztatzen bada etxeko jatorria duen biohondakinarekin konposta egiten ari direla.

Ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren lehenean komunitateko konpostajearen erroldan ageri diren erabiltzaileek (1.5), baldin programa horretan parte hartu badute zenbatutako 12 hiletatik gutxienez 10etan.

Ekitaldian zehar etxeko eta komunitateko konpostajeen erroldetan sartzen diren erabiltzaileek dagokien proportzioko zatiaren konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute, bakoitzak bere programan parte hartu duen hiruhileko natural osoen arabera:


Parte hartzen duten hiruhilekoak Onartutako urteko konpentsazioaren ehunekoa
2.a, 3.a eta 4.a
%75
3.a eta 4.a
%50
4.a
%25


2.- Jardueretarako establezimendu edo lokaletako hiri hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatzeko kuota:

a) Kuota Osoa: udalak erroldan dauden establezimendu edo lokaletako jarduera guztietatik lortuko duen zenbatekoa da, edateko ur hornidura duten jarduerarik gabeko lokalak barne.

b) Oinarrizko Kuota: erroldan dauden establezimendu edo lokal guztiei ezartzen zaien kuota bakarra da, eta maila eta azalera koefizienteak aplikatzen zaizkio, Ordenantza Fiskal honetako Eranskinean fasotakoaren arabera.


12. art.- Formazko eginbeharrak

1.- Zerbitzu hasierak indarrekoak izango dira zerga ordaintzeko beharra sortzen den hiruhilekoaren lehen egunetik. Zerbitzua amaierak indarrekoak izango dira eskatu eta hurrengo hiruhilekoaren lehen egunetik.

2.- Zerga ordaintzeko beharra sortu eta hurrengo hogeita hamar egunean subjektu pasiboek aurkeztu beharko dituzte subjektu pasiboaren hasiera edo aldaketa adierazpenak, zerbitzu modalitatearena eta tasan eragina duen higiezinaren aldaketaren gainekoa (aldaketa islatzen duen dokumentu publikoa erakutsita).

3.- Amaiera adierazpenak epe berean izapidetu behar dira, subjektu pasiboa izateari uzten zaion egunetik aurrera.

4.- Erretiratuak edo langabetuak izateagatik kuota salbuespena edo hobaria lortu nahi dutenek hura emateko eskatu eta agiri bidez egiaztatu beharko dute urtero, zabalkunde handiko bi hedabidetan jarritako iragarkietan zehaztutako moduan eta epearen barruan.

5.- Tasa beste udal baliabide batzuekin batera likidatuko da, subjektu pasibo berberarena izanez gero.


13. art.- Eskabideak begiratzea

Udalak kuotaren salbuespen eta hobarien adierazpenen eta eskabideen egiazkotasuna ikuskatzea dauka. Datuak faltsuak baldin badira, ustezko urratzailea zigortu egingo da onurak mugatu gabeko aldi baterako kenduaz.


14. art.- Ezarri beharreko arau orokorrak

1. Orokorrean ezarriko dira hiriko zabor eta hondakin solidoak biltzeko udal ordenantzan xedaturiko arauak.

2. Tasa hauei ezarriko zaizkie 11/1989 uztailaren 5eko Foru Zerga Arau Orokorrak xedaturiko kudeaketa, likidazio, ikuskapena, bilketa, urratze eta isun arauak.


Xedapen gehigarria

2015ean ezarri da kuota zuzenketa hori. 2015ean programa horietako erroldetan izateagatiko konpentsazioaren eskubidea duten erabiltzaileen taldea zehazteko, erabiltzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.- Dagokien erroldan 2015eko uztailaren 1a baino lehen alta hartu izana.

2.- Edukiontzian biohondakina uzteko erroldan sartuta daudenek (1.5), uztailetik abendura, hilean gutxienez 4 zabor-uzte kontabilizatuta izan beharko dituzte. Baldintza hau beteta egongo da baldin zenbatutako 6 hiletatik 5etan hilean gutxienez 4 zabor-uzte zenbatzen badira.

3.- Etxeko konpostajearen erroldan dauden erabiltzaileek (1.6), baldin Ingurumen Zuzendaritzak egindako segimenduko bisitako txostenean egiaztatzen bada etxeko jatorria duen biohondakinarekin konposta egiten ari direla.

4.-Komunitateko konpostatzearen erroldakoak direnek (1.7), baldin zenbatutako 6 hiletatik 5etan parte hartu badute.


Azken xedapena

Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Hiri Hondakin Solidoak Biltzeko Zerbitzua emateari dagozkion Tasak eta bere eranskina arautzen dituen Ordenantzaren azken aldaketa 2022ko irailaren 29an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela eta horren aldaketak 239. GAOn 2022ko abenduaren 20an argitaratu zirela.