Taxi lizentziak eta baimenak emateko nahiz lizentzia horiek eskuz aldatzeko tasak 2023

TAXI LITZENTZIAK ETA BAIMENAK EMATEKO NAHIZ LITZENTZIA HORIEK ESKUZ ALDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA




1. art.- Foru Araudia

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren III. kapituluko 3. atalean datozen xedapenekin bat, honen bidez taxi lizentziak eta baimenak emateko nahiz lizentzia horiek eskuz aldatzeko tasa arautu eta galdatu egiten da.



2. art.- Egitate zergagarria

Tasa honen egitate zergagarriaren osagaiak:

1.- Lizentziak ematea.

2.- Lizentzia izateko baimena.

3.- Lizentzia eskuz aldatzeko baimena.


3. art.- Sortzapena

Eskabidea izapidetzen hasitakoan sortzen da tasa.


4. art.- Subjektu pasiboa

Lizentzia izatea edo eskuz aldatzea eskatzen duena izango da tasa honen subjektu pasibo zergaduna.


5. art.- Zerga kuota

Eranskinean erregulaturiko zerga kuotak zerbitzu desberdinen arabera zehazten dira, zenbateko finko bidez.


6. art.- Gordailua eta erosteko lehentasun eskubidea.

1. Udalak zerga kuota osoa edo zati bat aurretiaz ordaintzeko eskatu ahal izango du zerbitzuak ematen hasten den unean.

2. Titularraren heriotza, erretiroa edo ezgaitasunagatik sortutakoez bestelako lizentzi eskualdaketetan, Udalak tanteo-eskubiderako aukera izango du, lizentziaren titularrak eskualdatzeko erabakia formalki adierazten dion egunaren hurrengo hirurogei egunen barruan.


7. art.- Salbuespenak

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan 9. artikuluan bilduriko ahalmenez baliatuz, ez da inolako onura fiskalik ematen zerbitzu hauek eskaintzeagatik.




8. art.- Ezarri beharreko arau orokorrak

1. Aplikazio orokorreko arauak dira Taxi zerbitzuari buruzko udal araudia, Hirian eta hiri artean bidaiariak turismo ibilgailuz garraiatzearen gaineko 2/2000 legea, ekainaren 29koa, Eusko Jaurlaritzak lege hori garatzeko emandako 243/2002 Dekretua eta horiek garatzeko edo aldatzeko emandako gainerako guztiak.

2. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauarekin bat, Zergen Foru Arau Orokorrean izapidetzea, likidazioa, ikuskapena, bilketa eta zerga urrapen eta zehazpenei buruzko xedapenak ezarriko zaizkie tasa hauei.


Azken xedapena

Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Taxi lizentziak eta baimenak emateko nahiz lizentzia horiek eskuz aldatzeko tasak arautzen dituen Ordenantza 2003ko urriaren 27an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 249. GAOn 2003ko abenduaren 31an argitaratu zirela.
Bere eranskina 2004ko azaroaren 3an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zen eta ezarritako aldaketak 247. GAOn 2004ko abenduaren 27an argitaratu ziren.