Prezio publikoak KTx - Martxoa

 

Kirol Txartela 2024ko harpidetzen prezioak

[Alta berriak MARTXOAN]

Harpidetza mota Sarrera kuota Urteko ordainketa Lauhilabeteko ordainketa (apirilaren 30era arte)
KIROL TXARTELA ADINGABEA 26,80 76,67 16,85
KIROL TXARTELA GAZTEA 43,00 119,33 26,25
KIROL TXARTELA DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK sarrerarik gabe 76,00 16,70
KIROL TXARTELA HELDUA 60,70 200,75 44,15
KIROL TXARTELA 65 PLUS 23,50 112,00 24,65
FAMILIA KIROL TXARTELA 65 PLUS 23,50 197,50 43,45
FAMILIA KIROL TXARTELA 99,10 344,75 75,85
FAMILIA UGARIEN KIROL TXARTELA 92,60 253,33 55,75
FAMILIA GURASOBAKARREN KIROL TXARTELA * 92,60 204,58 45,00
GIZARTE KIROL TXARTELA sarrerarik gabe 20,00

-

KIROL TXARTELA EGUERDIKOA 59,60 137,92 30,35
KIROL TXARTELA HILEKOA - HELDUA sarrerarik gabe hileko 29,20** -
KIROL TXARTELA HILEKOA - ADINGABEA sarrerarik gabe hileko 17,00** -
Link

** 30 egun natural

  • Sarrera-kuota harpidedun berriek bakarrik ordainduko dute. Nolanahi ere, baja eman eta gero harpidedun egin nahi izanez gero ere sarrera-kuota ordaindu beharko da. 

 


 URTEKO ORDAINKETA: Prezio proportzionalak hileko 
 LAUHILABETEKO ORDAINKETA: Prezio proportzionalak hileko  

 

Sarrera kuotaren salbuespenak:

  1. 65+ harpidetza eskatzen duten pertsonek sarrera kuotaren salbuetsita egongo dira, bere errentak LGSa baino 2,5 aldiz han -diagoak ez badira.
  2. 4 hilabetez Kirol Txartela Hilekoa izan eta urte berean beste Kirol Txartela modalitatera igarotzen direnak.
  3. Ez dute sarrera kuota ordaindu beharko, etenik gabe igarotzen diren pertsonak, adin kontuengatik, adingabeen banakako abonamendutik gazteen banakako abonamendura pasatzen direnek, edo gazteen banakako abonamendutik helduen banakako abonamendura pasatzen direnek. Era berean, abonamendu familiarrean dauden pertsonek ere, abenduaren 31n baja ematen badute eta hurrengo urteko urtarrilaren 1ean banakako abonatu gisa jarraitu nahi badute, ez dute sarrera kuota ordainduko. Era berean, banakako abonamendua abonamendu familiarrera aldatzeko eskaera egiten duten pertsonek ere ez dute abonamendu familiar horri dagokion sarrera kuota ordainduko, jatorrizko banakako abonamenduan alta eman zen data abonamendu familiarrera pasa nahi den urte natural beraren barnean dagoenean salbu, kasu horretan banakako abonamenduaren sarrera kuotaren eta abonamendu familiarraren sarrera kotaren arteko aldea ordaindu beharko baita.

 

Urteko kuotan deskontuak:

  1. 65+ eta 65+ familiako harpidetzako jabeen errentak LGSa baino 2,5 aldiz handiagoak ez badira, urteko kuotaren % 80 ordainduko dute. 

 

Urteko kuotaren salbuespenak:

  1. Sozial izaera duten udal programetan (errefuxiatuen harrera, oporrak bakean…) parte hartzen duten pertsonak prezioak ordaintzeko salbuetsita egon ahal izango dira, aldez aurretik eskera aurkeztuta.
  2. Urtero bere kirol lorpenei esker Urrezko Kirol Txartela jasotzen duten kirolariek hurrengo urterako doako Kirol Txartelako harpidetza eskatu ahal izango dute.

 

Ordainketa erak

  1. Urtebeteko ordainketa: Ordainketa bakarra urte osorako, edo geratzen diren hilabeteterako.
  2. Lauhilabeteko ordainketa: Hiru ordainketetan zatitutako ordainketa: urtarrila, maiatza eta irailean.

Aukera honek ordainketa banku kontu batean helbideratzera behartzen du, lehenbiziko kuota izan ezik, hura dirutan ordaindu beharko baita alta ematen den unean. Hasierako lauhilabeteko kuotaren zenbatekoa lauhilekoa amaitu arte gelditzen diren hilabeteen araberako zati proportzionala izango da, alta eskatu den hilabetea ere kontuan harturik.

% 10eko igoera eragingo du lauhileroko 3 kuotatan ordaintzeak.

Era batean zein bestean harpidetzan alta hartzeko sarrera kuota ere ordaindu beharko da.

Dokumentuak