Izena emateko sistema

Aurretiko izen-emateak
Maiatzaren 8tik 11ra (biak barne)
- Internet bidez
- Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan.
BANAKAKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean pertsona bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da.
TALDEKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean gehienez lau lagun onartuko dira. Modalitate honetan zozketaren emaitzak aurretik izena eman duten pertsona guztiak lotzen ditu.
Guztira, pertsona bakoitzak gehienez 4 aurretiko izen-emate egin ahal izango ditu. Pertsona baten izenean 4 eskaera baino gehiago aurkezten badira, lehenengo 4ak bakarrik onartuko dira eta besteak baliagabeak izango dira. Dena dela, Donostia Kirolari eskatzaileak iruzur ahalegina egin duela irudituko balitzaio, aurretiko izen-emate guztiak baliogabetu ahalko lituzke.
Jardueren informazioa
Zozketa
Maiatzaren 12an
Aurretiko izen-emateen zozketaren behin-behineko esleipena burutuko da.
Donostia Kirolak zozketaren emaitza posta elektronikoen bidez jakinaraziko du.
Eremu honetan bertan ere kontsulta daiteke (botoi aktiboa).
Ordainketa eta plazen berrespena
Epea maiatzaren 18an amaituko da
Gogoratu: Ikastaroen ordainketa epea, maiatzaren 18an amaituko da arratsaldeko 20:00etan.
Ikastaroen ordainketa egiten denean, plazak berretsiak izango dira.
Ikastaroaren ordainketa ez egiteak, zozketan esleitutako plaza galtzea suposatuko du.
- Interneten Bidez: www.donostiakirola.eus web orrian.
- Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan.
Aurretiko izen-ematea aldatu edo ezabatzeko eta ikastaroen ordainketa burutu egin ahal izateko, Donostia Kirolak posta elektroniko bidez bidaliko duen KODE IDENTIFIKATZAILEA erabiltzea ezinbestekoa izango da.
Oharra. Prozesua bukatu arte kode identifikatzaile hori gordetzea ezinbestekoa da
Izen-emateak
Zozketa egin ondoren libre gelditzen diren plazetarako IZEN-EMATEAK
Izen-emateen hasiera: maiatzaren 29an
Izen-emateak egiteko bi bide egongo dira:
Presentziala
Kanpainan parte hartzen duten ERAKUNDE GUZTIEN bulegoetan bakoitzak jarritako ordutegietan. Donostia Kirolak zuzenena antolatzen dituen jarduerentzako izen-emateak bai bulegoetan bai arreta zerbitzua duten kiroldegietan ere egin ahal izango dira.