Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Herritarren Txartel birtuala


Zer da Herritarren Txartel birtuala?


2021eko uztaila arte indarrean izan den Herritarren Txartel fisikoa ordezkatzen du.

Txartel birtualak honetarako balio du:
Hauek dira txartel birtualaren ezaugarriak:
  • Identifikadore eta PIN batek osatzen dute. Ez da txartel fisiko bat, birtuala baizik.
  • Ez da ziurtagiri elektroniko bat. Tramiteak online egin ahal izateko onartutako ziurtagiri digital bat behar da (B@kQ-a hemen eska dezakezu).
  • Ez du Donostia Kirolakeko abonatu gisa identifikatzeko balio. Herritar Txartel fisikoaren jabeek abonamendu hori mantenduko dute txartel fisikoan. Baina txartel hori aldatu edo berritu beharko balute, kontuan izan behar lukete honako hau:
    • Kirol abonatua izateko Kirol Txartela atera beharko dutela (esteka honen bidez eska dezakezu).
    • Wifia erabiltzeko Herritarren Txartel birtuala eskatu beharko dutela.

Nola lortu Herritarren Txartel birtuala?


Eskabide hau bete behar duzu. Minutu gutxitan identifikadorea eta PINa jasoko dituzu emandako emailean (PINa lehenbailehen pertsonalizatzea gomendatzen da).

PINa nola aldatu edo berreskuratu?

    • PINa jaso ez baduzu, galdu edo gogoratzen ez baduzu, hemen errekupera dezakezu.
    • Daukazun PINa aldatu nahi baldin baduzu, hemen egin dezakezu.