Tramitearen deskribapena
Kontseilu sektorialetan parte hartzeko eskabidea egitea.
Udaleko Arloetako Kontseiluen zerrenda:
- Lankidetza Kontseilua
- Berdintasun Kontseilua
- Euskararen Kontseilua
- Mugikortasun Kontseilua
- Gizarte Ekintzako Kontseilua
- Ingurumen Kontseilua
- Oroimen Historikoaren Kontseilua
Kontseiluei buruzko informazio gehiago
Zeinek egin dezake eskaera
Pertsona fisikoak eta gizarte-ospe berezikoak
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Gizarte-ospe berezia duten pertsonek:
- Memoria, kontseiluaren arloan izan duen ibilbidea jasotzen duena
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 3 hilabete
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Pertsona fisikoak
- Eskabidea erregistratzea.
- Partaidetza Zerbitzuak interesatuen zerrendak osatuko ditu.
- Eskaerek plaza kopurua gainditzen duten kasuan, interesdunen arteko zozketa.
- Dagokion sailaren jakinarazpena eskabidean adierazitako moduaren arabera.
Gizarte-ospe berezia duten pertsonak
- Eskabidea erregistratzea.
- Kontseilu bakoitzeko Idazkariaren txostena, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
- Kontseilu Sektorialeko Bilkurak hartuko du erabakia.
- Dagokion sailaren jakinarazpena eskabidean adierazitako moduaren arabera.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Pertsona fisikoen kasuan:
Gehienez 4 urtetan zehar izango dira Kontseiluko bokal
Memoria Historikoaren Kontseiluan: 2 pertsona fisikok hartuko dute parte gehienez eta baldintza hau bete beharko dute: Gerra Zibilak eta Frankoren diktadurak mugatzen duten aldi historikoan jazarpen eta indarkeria politikoaren zuzeneko biktimak izatea edo aipatu aldian zio politiko, kultural, erlijioso, talde jakin bateko kide izan edo edozein ezaugarri pertsonalarengatik gizarte ideia totalitarioaren aurkakoa jotako bestelako ezaugarri pertsonalarengatik hil, desagertu, erbesteratu, espetxeratu eta / edo lan behartuak jasandako biktima hildakoen zuzeneko senideak izatea.
Berdintasun kontseiluan zerrenda emakumez osatuko da eta gehienez 3k parte hartu ahal izango dute; eskaerek kopuru hau gainditzen badute zozketa egingo da.
Gainerako kontseiluetan gizon eta emakumeen kopuruak parekideak izateko asmoz, gehienez 2 gizon eta 2 emakumek parte hartuko dute kontseilu bakoitzean: genero bateko behar beste interesdun ez badago batzordekide izateko, genero horri dagozkion postuak bete gabe geldituko dira; aldiz, eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo litzateke. Gehienez 4 urtetan zehar izango dira Kontseiluko bokal.
Datu babesa