Ekarpenen eta/edo alegazioen bidez, udal arauak egiteko eta izapidetzeko prozesuan parte hartzeko aukera ematen die Udalak herritarrei.
Herritarrek une hauetan parte har dezakete:
1. Aurretiko kontsulta publikoa: kontsultak ikusi eta egiteko hemen
2. Jardunaldi informatibo irekia herritarrentzat: jardunaldiak ikus ditzakezu hemen
3. Erakusketa publikoko epean alegazioak aurkeztea: informazio gehiago ikusteko hemen
Zeinek egin dezake eskaera
Herritarrak oro har
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Alegazioak egiteko
eskaera-orria
nahi diren dokumentuak eta justifikazioak
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Aldagarria
Epe legala: Aldagarria
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Udalaren webgunean argitaratzen denetik 15 egun daude ekarpenak egiteko.
GAOn argitaratzen denetik 30 egun baliodun daude alegazioak egiteko.
*Arau bat egiten hasi eta behin betiko onartzen den arte igarotzen den denbora-tartea kasu batetik bestera aldatu egiten da. Jendaurrean jartzeko epean herritarrek alegaziorik egiten ez badute, araua onartzeko batez besteko epea 6 hilabetekoa izan daiteke. Epe hori urtebetera ere luza liteke, herritarrek alegazioak aurkezten badituzte.
Prozesuaren urratsak
Udal arau bat onartzeko prozeduraren deskribapena:
Gaiari buruz aurretik jendeari galdetzea
Gai horretan eskumena duen sailak arau-proposamena egingo du arau-proiektuen kasuan, eta udal talde politiko batek egingo du hori arautze-proposamenen kasuan
Txosten juridikoa, berdintasunekoa eta ekonomikoa
Arau-proposamena Tokiko Udal Gobernu Batzordean onartuko da arau-proiektuak direnean
Jardunaldi informatibo irekia herritarrentzat
Proposamena Udalbatzaren Batzordera bidaliko da, udal talde politikoek, nahi izanez gero, zuzenketak aurkeztu ditzaten
Zuzenketei buruzko txosten juridikoa eta teknikoa
Zuzenketak Udalbatzaren Batzordean bozkatuko dira, eta, behar izanez gero, testua aldatu egingo da
Proposamena Udalbatzara bidaliko da hark hasierako onarpena eman diezaion, eta zuzenketak mantentzeko edo zuzenketa berriak aurkezteko epe berri bat irekiko da
Udalbatzak hasierako onarpena emango dio arauari
Araua jendaurrean jarriko da 30 egun baliodunez Udalaren webgunean eta GAOn, herritarrek alegazioak aurkeztu ditzaten
Alegaziorik aurkezten bada, txosten tekniko eta juridiko bat egingo da, Tokiko Gobernu Batzordean baietsi edo ezetsiko dira, eta talde politikoek hari buruz erabaki beharko dute berriro Udalbatzaren Batzordean nahiz Udalbatzan
Alegaziorik aurkezten ez bada, araua onartutzat joko da behin betiko
Amaierako testua oso-osorik argitaratuko da GAOn eta araua indarrean sartuko da