Tramitearen deskribapena
Behin betiko dokumentazioa aurkeztea, Altzako eraikinak birgaitzeko laguntzak lortzeko
Zeinek egin dezake eskaera
Erkidegoak
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Jabeen erkidegoaren, haren ordezkariaren edo, hala badagokio, higiezinaren jabe den pertsona juridikoaren Identifikazioa Fiskaleko Kodearen (IFK) fotokopia.
- Dirulaguntzaren xede den higiezina osatzen duten guztien erregistro-inskripzioen ohar sinpleak.
- Idazkariaren edo administratzailearen aktaren edo ziurtagiriaren kopia, komunitatearen, behar bezala elkartutako jabeen erkidegoen edo kooperatibaren batzarraren erabakiarekin, honako hauek onartzen dituena:
- Birgaitzeko proiektu teknikoa
- Laguntzen xede den eraikina modu eraginkorrean birgaitzea.
- Birgaitzeko dagoen Eraikinaren Liburua edo, halakorik ezean, eraikina edo etxebizitza hobetzeko potentzialari buruzko azterlan bat, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean definitutako oinarrizko betekizunei dagokienez, eta jarkudeta-plan bat proposatutako jarduketa eta hobekuntza identifikatzen dituena.
- Eraikinaren birgaitzen efizienterako proiektu teknikoa. Era alternatiboan, proposatutako jarduketa justifikatzeko memoria aurkeztu ahalko da. Memoria honetako gutxieneko dokumentazioak jarduketen deskribapena jasoko du, “IV Kapitulua. JABEEN ERKIDEGOENTZAKO LAGUNTZAK” delakoan jasotako apartatuen arabera xehatuta. Memoria horrekin batera, aurrekontuaren memoria aurkeztuko da, bai eta egindako planoak ere, Oinarri hauetako 4. Artikuluko 01. Taularen arabera azaldutako irizpide berberekin.
- Argazki-erreportajea, kolorez ahal dela, eraginak izango diren eremu guztiena, bai eta eraikinaren fatxada nagusiarena ere.
- Lehendik dagoen eraikinaren edo etxebizitzaren energia-efizientziaren ziurtagiria, egungo egoeran, ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuan eskatutako edukiarekin, teknikari eskudunak sinatuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren erregistroan erregistratuta.
- Energia-efizientziaren ziurtagiri zenbatetsia, proiektuan edo justifikazio-memorian jasotako jarduketak barne, egun dagoen eraikinaren edo etxebizitzaren energia-efizientziaren ziurtagirirako erabilitako ziurtapen-programa berarekin egina, teknikari eskudunak sinatua.
- Anexos I y II debidamente cumplimentados.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Prozesuaren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
- Txosten teknikoak.
- Dirulaguntza ematea edo ez ematea ebaztea.
Izapidearen arduraduna
Erakundea: Donostiako Etxegintza
Araudia
- 3/2015 Legea, Ekainaren 18Koa, Etxebizitzarena.
- 38/2003 Legea, Azaroaren 17Koa, Diru-Laguntzei Buruzko Lege Orokorra
- 887/2006 Errege Dekretua, Uztailaren 21Ekoa, Diru Laguntzei Buruzko Azaroaren 17Ko 38/2003 Lege. Orokorraren Erregelamendua Onartzen Duena
- 68/2000 Dekretua, Apirilaren 11Koa, Hiri-Inguruneen, Espazio Publikoen, Eraikinen Eta Informazio Eta Komunikazioko Sistemen Irisgarritasun-Baldintzei Buruzko Arau Teknikoak Onartzen Dituena
Datu babesa