Bizikletak: izena ematea bizikleten erroldan

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Bizikleta baten jabe bazara, bizikleten erroldan inskribatu ahal izango duzu. Horren helburua, lapurreta eta galerei aurre hartzea da, eta bizikletak erraz topatu ahal izatea. Bizikletak bastidore zenbaki bat eduki behar du nahitaez.

Zeinek egin dezake eskaera

  • 14 urte baino gehiago izatea
14 urtetik beherakoen bizikletak haien gurasoen edo legezko tutoreen izenean inskribatuko dira.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Bizikleten erroldan alta ematea
  4. Eranskailua etxera bidaltzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Eranskailua bizikletaren koadroan ezarri behar da, eskutokitik pedaletara doan barran, eremu ikusgarri batean.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli