Film Commission: ekoizpen etxeentzako laguntza, Donostian filmatzeko

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Donostia - San Sebastián Film Commissionek doako zerbitzu pertsonalizatu andana jartzen du zinema, telebista, publizitate eta argazkigintza arloko ekoizpen etxeen esku, filmatzen laguntzeko.
  • Eremu publikoetan filmatzeko baimenak izapidetzen ditugu.
  • Filmatzeko baimenak izapidetzen laguntzen dugu, agente pribatu jakin batzuekin.
  • Filmatzeko lekuak aurkitzen laguntzen dizugu.
  • Ikus-entzunezko sektoreko ekoizpen etxeekin, enpresekin eta profesionalekin harremanetan jartzen zaitugu. Bertako ikus-entzunezko enpresen eta profesionalen direktorio bat dugu.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Zinema, telebista, publizitate eta argazkigintza arloko ekoizpen etxeak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Estatistika datuak
  • Erantzukizun zibileko aseguru poliza
  • Proiektuaren kopia

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 10 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Lortu beharreko baimenak lortzeko, beharrezkoa da enpresa edo pertsona juridiko eskatzaileak 10 egun lehenago eskabidea Donostia-San Sebastián Film Commissionera bidaltzea. Epea 20 egunekoa da hondartzetan filmatu nahi izanez gero.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera
  2. Sustapenak eskaera aztertzea
  3. Dagokion ekoizpen etxeari zerbitzuak eskaintzea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Sustapena, AB

Bestelako informazio interesgarria

Ekoizpen etxeek hau egin behar dute:
  • Eskatutako estatistika datuak bidali. Datu horiek ikus-entzunezko sektoreak bertako ingurunean zer eragin duen aztertzeko eta ebaluatzeko erabiliko dira.
  • Donostia-San Sebastián Film Commissionen eta Donostiako Udalaren logotipoa sartzea kredituetan edo proiektua egiten laguntzeagatik eskerrak ematean.

Donostian filmatzearen alde onak:
  • Izapideak doan kudeatzen dira.
  • Ez da tasarik ordaindu behar bide publikoa okupatzeagatik.
  • Aparkalekua erreserbatzen da, kosturik gabe.
  • Gehienez 10 egunen buruan izapidetzen dira filmatzeko baimenak.
  • Made in San Sebastian pizgarrien programa.

Informazio gehiago 943 482 800

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli