Tramitearen deskribapena
Dirulaguntzen onuradunek justifikatu behar dute jasotako funtsak dirulaguntza emateko arrazoi gisara adierazitako helburuarekin erabili dituztela.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
2026/01/01 - 2026/03/31
Kontsultatu dagokion urteko deialdiaren oinarriak.
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko dokumentazioa
- Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
- Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da
- Deialdi horren barruan dirulaguntzaren xede diren jardueren azalpen memoria eta lortutako emaitzen balorazioa.
- Dirulaguntzari esker sortutako jarduerarekin lotuta egindako ikerketa, programa, argitalpen, kartel, bideo eta gainerako idatzizko dokumentu zein dokumentu grafiko guztien ale bana.
- Eranskina: datu ekonomikoak
Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Aldagarria
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Espedientearen konplexutasunaren araberakoa da.
Prozesuaren urratsak
- Dokumentazioa jasotzea
- Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
- Instrukzio organoak dirulaguntzaren justifikazioaren egiaztagiria ematea
- Erakunde interesdunei jakinarazpenak bidaltzea
- Dirulaguntzaren gainerako % 40a ordaintzea
Izapidearen arduraduna
Erakundea: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Donostiako Festak
Konstituzio plaza, 1. 20003 Donostia
943 481 168
donostiakofestak@donostia.eus
Datu babesa