Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua, testu laburretarako.

Presentzialki

Euskara Zerbitzua
Konstituzio plaza, 2

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Udaleko Euskara Zerbitzuak eskaintzen duen doako zerbitzua da, testu laburrak itzuli eta zuzentzeko.

Itzulpen zerbitzua
Merkataritza eta ostalaritza arloko eta irabazi asmorik gabeko entitateen zabalkunde handiko testu laburrak (2.000 letragune).

Zuzenketa zerbitzua
Zuzentzeko testuak zabalkunde soziala izan behar du eta, gehienez, 9.000 letragune izango ditu. Ez da onartuko itzulpen automatikoaren bidez egindako itzulpena zuzentzeko eskaerarik.

Zeinek egin dezake eskaera

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek.
Itzulpen edo zuzenketa eskatzaileak egoitza soziala Donostian izan behar du eta testu zuzenduak aipu duen jarduerak udal-barruti honetan garatu behar du.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Zerbitzuan alta emateko: izen-emate orria bete behar da.
Testuen bidalketa: helbide honetara "udala_euskara@donostia.eus" eta formatu informatiko betegarrian (Libre office, word).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aste bat
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Euskara Zerbitzuaren lan bolumenaren eta ezarritako lehentasunen baitan erabakiko da.

Prozesuaren urratsak

  1. Zerbitzuan alta emateko eskaera egin (lehenengo aldian bakarrik)
  2. Testua Euskara Zerbitzura bidali
  3. Erantzuna jaso

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli