Izena aurrez eman behar da, dagokion inprimakia beteta.
Postua esleituta duten pertsonek baliozko identifikazioa aurkeztu behar dute azoka egunean.
Lehen aldiz parte hartzean, nortasun agiri nazionalaren kopia bat eman behar da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Postuaren esleipena azoka asteko asteazkenean berretsiko da, beranduenez.
Prozesuaren urratsak
Eskabidea erregistratzea: azoka bakoitzerako izena emateko epea azoka baino astebete lehenago amaitzen da (ostiraleko 14:00ak arte telefonoz egiten bada eta igandeko 00:00ak arte Internet bidez egiten bada).
Izena eman duten pertsona guztiei jakinarazten zaie posturik esleitu zaien edo ez, azoka asteko asteazkena baino lehen.
Azokan parte hartuko dela berretsi behar da, azoka asteko osteguna baino lehen.
Azoka egunean, partaideei harrera egiten zaie, 09:00etatik 10:00etara bitartean. Posturen bat esleituta duten guztiek arduradunarengana jo, identifikatu (NAN erakutsi) eta arauen onarpen orria sinatu behar dute. Hark erakutsiko die zer leku dagokien.
Azoka 14:00etan amaitzen da. Ondoren, eramandako guztia jaso behar da. Parte hartzaile guztiek lagundu behar dute, modu aktiboan, azoka eremua garbi uzteko.
*Norbanakoen kasuan, pertsona bakarrak eman dezake izena helbide bakoitzeko.
*Bigarren eskuko azokak badu on-line bertsioa: ikus DONOSTIATRUK azoka birtuala