Eskola kontzertuetarako izen-ematea

Tramitearen deskribapena

Euskadiko Orkestrak , Donostiako Udaleko Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, ikasleentzako kontzertuak antolatzen ditu urtero.
Jarduera horri esker, haur eta gazteak kontzertu aretora joaten dira eskola orduetan Orkestra entzutera. Eskainitako jardunaldiak bereziki ikasleentzat prestatuta egoten dira beti.
Programa honen helburua da, zuzeneko kontzertuen bidez, ikusle gazteak musika klasikora eta, bereziki, musika sinfonikora hurbiltzea.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Ikastetxeak
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta itunpekoak

Noiz egin daiteke eskaera

2024/09/02 - 2024/11/29

  • Misterioa: irailak 2-20
  • Ilargiari kantari: Saio guztiak beteta daude.
  • Logelan Logale:
      - abesbatzekin: irailak 2 - urriak 4
      - publiko gisa: azaroaren 29ra arte

Tramitea epez kanpo dago.

Ordainketaren zenbatekoa

Logelan Logale-ren kasuan, abesbatzekin parte hartuz gero, ikasleek ez dute ezer ordainduko.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Epea izen ematearen orrian dago adierazita

Prozesuaren urratsak

  1. Ikasturteko programazioa jasotzea.
  2. Interesatuta dauden zentroek Udalari parte hartu nahi dutela jakinaraztea.
  3. Udalak izena eman duten zentroen informazioa egiaztatzea eta Euskadiko Orkestrari bidaltzea.
  4. Izen ematearen baieztapena eta kontzertuaren aurreko tailerraren edo formazio saioaren (Logelan Logale abesbatzekin parte hartzean) data bidaltzea musikako irakasleei.
  5. Euskadiko Orkestrak jarduera kobratzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Bestelako informazio interesgarria

Musikako irakasleek derrigorrean joan behar dute kontzertuaren aurretik egiten den tailerrera.

Informazio gehiago hurrengo telefonoetan, ordutegia: 9:00 - 14:00
943 481 391
943 481 909
943 013 232

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli