Fidantza edo bermea: gordailutzea eta/edo itzultzea

Telematikoki

Itzulketa eskatzeko

Hasi

Telefono bidez

Itzulketei buruzko informazio gehiago Udalinforen bulegoetan edo Diruzaintzako Atalean

Udal!nfo telefonoak

Diruzaintza / Tesorería:
943 481 738 - 943 481 255

Tramitearen deskribapena

Fidantzak edo bermeak hiru helburu nagusi ditu: obligazio bat betetzen dela bermatzea, zor baten ordainketa garantizatzea eta obrek edo zerbitzuek eragindako kalteak ordaintzea.

Nola egin fidantza edo berme baten GORDAILUA: baliabide hauen bidez:
  • Eskudirutan: zenbatekoa sartzea Udaletxeko kontu korrontean; diru sarrera nork egin duen zehaztuz eta espedientearen erreferentzia adieraziz.
  • Kreditu erakundeek edo elkar bermatzeko sozietateek utzitako abalen bidez.
  • Aseguru entitateek emandako kauzio aseguruen bidez.

Nola eskatu fidantza edo berme bat ITZULTZEA
  • Telematikoki: "Hasi" botoia klikatuz
  • Aurrez aurre: Udalinfo bulegoetan. Hitzordua eskatu.

Oharra: Fidantza itzulketa ofizioz egingo da eta, eskudirutan izan bada, bide publikoa okupatzeko baimen eskaeran adierazitako kontuan

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Gordailutzea: Udal administrazioan aldez aurreko izapide bat hasi duten pertsonek, izapide horrek bermea edo fidantza behar badu.

Itzultzea: bermea edo abala gordailutu izanaren helburua amaituta edo beteta egongo da.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Gordailurako:
  • Eskudirutan egiten bada: diru sarreraren egiaztagiria
  • Abalaren edo kauzio aseguruaren kasuan: jatorrizko justifikazio agiria, ordainketa gutuna eman duen Diruzaintza Atalean aurkeztea dokumentu hori.

Itzultzeko:
    • Fidantzaren banku egiaztagiria edo abalaren kopia.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Gordailutzea: unean bertan.

Itzulketa: Diruzaintzak astebeteko epea izango du, txostena dagokion atalera iristen den unetik, bermea itzultzeko
Legezko epea eta isiltasunaren esanahia izapide motaren araberakoak dira. Kontratazioetan, gehienezko legezko epea 2 hilabete dira, berme epea amaitzen denetik

Prozesuaren urratsak

GORDAILUTZEA
  • Gordailua eskudirutan egiten bada: diru sarreraren egiaztagiria.
  • Abala edo kauzio asegurua aurkezten bada: jatorrizko ziurtagiria.


ITZULKETA
  1. Interesdunak bermea itzultzeko eskabidea egitea
  2. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta bermearen eraketa eskatu duen departamentuak txostena edo ebazpena egitea, bermea itzultzea bidezkoa den ala ez adierazteko
  3. Dagokion departamentuak interesdunari jakinaraztea bermea itzuliko dela
  4. Txostena/ebazpena Kontuhartzailetzara eta Kontabilitate Zuzendaritzara eramatea
  5. Diruzaintza atalak honela itzuliko du bermea:
        · Eskudirutan: zenbatekoa kontuan sartuz
        - Banku abala edo kauzio asegurua: posta ziurtatuz itzuliko da espedienteko helbidera edo Diruzaintza atalean jaso daiteke aldez aurretik telefono hauetara deituz: 943 481 738 - 943 481 255.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli