Herritarrek kontsumoaren arloan egindako kontsulta eta kexak erantzutea da Donostiako Udaleko Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegoaren (KIUB) helburuetako bat.
Urte osoan zehar
Telefono bidez edo aurrez aurre egindako kontsultei une berean erantzuten zaie. Kontsulta konplexua bada eta aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa zehatzago aztertu behar bada, idatziz jasotzen da, hura xehetasun handiagoz berrikusteko, eta epe laburrean erantzungo zaio.
Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza