Tramitearen deskribapena
Trafikoko arauak hausteagatik jarritako salaketei alegazioak aurkeztea; salaketa horiek udalak izapidetzen ditu.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Alegaturiko egintzen egiazkotasuna frogatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dira.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 2 hilabete
- Epe legala: Aldagarria
- Isiltasun zentzua: Aldekoa
Epe legala:
- Arau-hauste arinak: 4 hilabete salaketa jakinarazten denetik
- Arau-hauste astun edo oso astunetarako: 7 hilabete salaketa jakinarazten denetik
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Alegazioak aztertzea
- Alegazioen balioespen totala edo partziala, edo zigorra ebaztea
- Interesdunari jakinaraztea balioespen totala edo partziala ebatzi den, edo, alegazioek ez badute datu berririk edo ezberdinik aurkezten, zigorra ezarriko zaion.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural izango ditu arau hausleak alegazioak aurkezteko.
Alegazioak aurkezten baldin badira, % 50eko beherapena galduko da. Behin salaketa ordainduta, alegazioak aurkezten baldin badira, ez aurkeztutzat hartuko dira.
Ez bada alegaziorik egiten eta isunaren zenbatekoa ez bada ordaintzen salaketa jakinarazi eta 20 egunera, prozedura laburtua amaituko da, zigor ebazpena eman edo jakinarazi gabe, eta zigorra kobratuko da salaketa jakinarazi eta 30 egunera.
Datu babesa