Hilerriak: Marmolgintza lanak eta hilobien garbiketa

Telematikoki

Presentzialki

Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
Telefonoa 943 48 35 40

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Polloek honako zerbitzu hauek jartzen ditu interesdunen eskura:
  • Hilarrietan inskripzioak
    • Testu laburrak izaten dira, hildakoaren izen-abizenekin eta jaiotza datarekin, oro har.
  • Hilarri hornidura
    • Mota askotako hilarriak daude, hilobi motaren arabera (panteoia, nitxoa, haustegia…). Hilobi bakoitzari eta bezeroen beharrei ondoen egokitzen zaizkien hilarriak eskain daitezke.
  • Hilobiak zaharberritzea
    • Hilobi mota guztiak zaharberritzeko eta konpontzeko zerbitzua eskaintzen da; esaterako, estalkiari edo hilobiaren zati bertikalari eragin diezaioketenak konpontzeko edo zaharberritzeko.
  • Hilobien garbiketak
    • Une jakin bateko garbiketa: hilobian pilatzen den zikinkeria eta landareak kentzean datza.
    • Urteko mantenimendua: noizean behingo garbiketa egin eta gero.

Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Aurrekontuaren eskabidea erregistratzea.
  2. Polloek lana balioestea.
  3. Aurrekontua ematea.
  4. Aurrekontua onartzea.
  5. Lana egitea.
  6. Faktura ematea eta ordaintzea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Posta: Polloeko Hilerria, Polloe plaza, 2 (20012 Donostia)
E-mail: polloe@donostia.eus
Web: www.polloe.eus

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli