Laguntza ekonomikoak: Euskaltegientzat dirulaguntza: Eskabidea

Tramitearen deskribapena

Donostiako euskaltegi pribatu homologatuentzako dirulaguntzak, hainbat jarduera bideratzeko:

Honako jarduera hauek dira diruz laguntzen direnak:
Euskara ikasteko talde espezifikoak: diru laguntzak emango dira honako talde hauentzat: merkatari eta ostalariak, 2-12 urte bitarteko haurren gurasoak, aiton-amonak, kirol monitoreak, etorkinak, …

Zeinek egin dezake eskaera

HABEko Euskaltegien eta Euskararen Autoikaskuntzarako Zentroen Erregistroan euskaltegi pribatu homologatu gisa inskribatuta dauden Donostiako euskaltegiek.
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Urtean bi deialdi egiten dira, bat apirilean eta bestea urrian. Bi deialdietan irizpide berak erabiltzen dira.

Beharrezko dokumentazioa

  • "Xede taldea" eranskina

Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 6 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Oinarriak GAOn argitaratu (urtean bi deialdi egiten dira, apirilean eta urrian. Bietan irizpide berak erabiltzen dira).
  2. Eskabideak jaso
  3. Dokumentazioa aztertu eta akatsak zuzendu
  4. Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
  5. Erakunde interesdunak jakinarazi
  6. 10 eguneko epea, erakunde interesdunek alegazioak aurkezteko
  7. Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpen proposamena egin (Gobernu Batzarrak onartu behar du)
  8. Jakinarazpena bidali, diru laguntza eman dela eta haren zenbatekoaren % 70 ordainduko dela esateko, edo laguntza ukatu egin dela esateko.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Araudia

Urtero argitaratzen diren oinarriak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli