Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Zer da ziurtagiri digitala?


Ziurtagiri digitalaren funtzio nagusia da edukitzailea autentifikatzea, baina komunikazioak zifratzeko eta modu digitalean sinatzeko ere balio dezake. Administrazio publiko eta enpresa pribatu batzuetan, izapide jakin batzuk egiteko eskatzen dute, beren artean bereziki babestu beharreko informazioa trukatu behar badute.

Ziurtagiri horiek aukera ematen dute zerbitzu publiko ugaritara erraz eta azkar sartzeko: Udalekoetara, Administrazio Zentralekoetara, Eusko Jaurlaritzakoetara, Aldundikoetara..., bai eta Internet bidezko kudeaketa-mota hau erabiltzen hasita dauden beste erakundekoetara ere.

Ziurtagiri horiek hainbat txarteletan aurkituko dituzu (NAN elektronikoan, Izenperen txarteletan,...) baita hodeiko ziurtagirietan ere (B@K eta B@KQ).

Betekizunak ondo funtzionatu dezan


Ziurtagiri Digitala edukitzea (normalean, txartel batean egoten da). Bi motatakoak daude:

Txartela
  • Txartel-irakurgailua.
    Ordenagailu baten USB portuetako batera konektatu ahal duzun gailu bat da. Eramangarri batzuek berekin ekartzen dute irakurgailu hori.
  • Ziurtagiria irakurtzeko softwarea.
    Erabiliko dituzun programek zure ziurtagirian grabatutako informazio pertsonala atera dezaten, software espezifiko bat eduki behar duzu.
    • Izenpek egindako txartela baldin bda (herritar txartel berdea), kit izenekoa behera kargatu behar duzu: Ziurtagiria abian jartzea .
    • NAN elektronikoa erabiltzen ari bazara, Barne Ministerioak zure eskura jartzen dituen jarraitu beharreko instrukzioak aurkitu ditzazkezu

Erabiltzailea, pasahitza eta itsasontzi-jokoa baliatzen dituen ziurtagiria



Mota horretako ziurtagiriak ez daude gailu fisiko batean kokatuta eta, hortaz, ez da txartel fisikorik behar. Ziurtagiri hau erabiltzeko, nahikoa duzu honakoak edukitzea: erabiltzailea, pasahitza eta Izenpek emandako itsasontzi-jokoa.