Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako eguneko zentroak

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroko zerbitzuak arreta integrala eskaintzen die, egunean zehar, desgaitasuna duten pertsonei. Horretarako, jarduera multzo antolatu eta koordinatu bat garatzen du, diziplinarteko lantalde baten bidez, artatutako pertsonen garapena lortzearren. Eta pertsona horiei gaikuntza arreta integrala ematen die, ahal den neurrian garapen pertsonalera, autonomia sustatzera eta gizarteratzera zuzendua.

Laguntza hauetarako sarbidea izateko, beharrezkoa da: mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea, bai eta desgaitasuna duen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaletako gizarte zerbitzuen departamentuetan egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

Eguneroko jardueretan laguntza behar duten pertsona desgaituak.
Ikusi baldintzak hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Behar den dokumentazioa ikusi hemen

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek elkarrekin ordainduko dute (Koordainketa). Azken horiek beren ahalmen ekonomikoaren arabera ordaintzen dute.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Itxarote-zerrendan onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
Sartzeko: ez dago eperik.

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
  7. Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli