Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko hautagaiak proposatzea

Telematikoki

Presentzialki

Laguntza eskatzeko:

Partaidetza zerbitzua

Tramitearen deskribapena

Hiriaren aldeko jardun esanguratsuaren bidez Donostiaren izena famatu duten edota famatzen duten pertsonei nahiz elkarteei ematen zaie Hiritar Merezimenduaren Domina.

Zeinek egin dezake eskaera

Donostiar herritarrak, elkarte eta entitateak

Noiz egin daiteke eskaera

2023/11/20 - 2023/12/03

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

Proposatzen den pertsona nahiz erakundea adieraztea, hiriaren aldeko jardun esanguratsu horrek saria zergatik merezi duen arrazoitzearekin batera.
Hautagaitza babesten duten pertsonez nahiz erakundeez osatutako zerrenda bat aurkez daiteke, baita argudiatutako meritu bereziak egiaztatzen duten edozein informazio ere.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Proposamenak aurkeztea
  2. Proposamenak aztertzea
  3. Dagozkion arloen eta Herritarren Partaidetzaren txostenak.
  4. Bozeramaileen Batzordea.
  5. Emaitzak argitaratzea
  6. Udalbatzaren onarpena.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Ezingo dira 5 domina baino gehiago eman urtean.
  • Alkateak berak emango dizkie dominak saridunei omenaldi publikoan, Donostiako jaien barruan.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli