Zaintzaileei laguntzeko programa (Sendian)

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Hainbat baliabide, beren etxean mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko, familia barruko gorabeherak prebenitzeko, elkarbizitza normalizatu bat egiteko, eta mendekotasuna duen pertsonari arreta egokia emateko. Barne hartzen ditu prestakuntza, elkarlaguntzako taldeak, arreta psikologikoa, egoitzako aldi baterako arreta laburra, eta asteburu eta jaiegunetako eguneko arreta.
Sendian programaren prestazioak
Arreta psikologikoa Mendekotasuna duen adineko baten zaintzaileek edo harekin bizi diren edo zuzenean haren ardura duten familiek, batzuetan, zailtasun psikologiko handiak izan ditzakete, edota gizarte eta familia harremanak hondatzeko arriskua. Horregatik, egoerari aurre egiteko laguntza handia behar dutenei banakako tratamendu psikologikoa ematen zaie (gehienez, 10 saio, baina, salbuespenez, 12raino irits daitezke).
Elkarlaguntza Taldeak Laguntza taldeek oinarritzat dute ziurtasun bat, hau da, eraginkorra dela arazo berak eragindako pertsonen arteko elkarlaguntza, eta garrantzitsua dela pertsonek beren baliabideak aurkitzea irtenbide egokiak bilatzerakoan, hori dena adierazpenerako, komunikaziorako eta partaidetzarako aukera ematen duen neurrian. Talde horiek zuzentzen dituzten profesionalek prestakuntza dute gatazkei aurre egiteko eta haiek konpontzeko trebetasunen ikaskuntzan, baita errugabetze prozesuetan ere.
Prestakuntza: Saio teoriko-praktiko batzuk dira, non berariazko ezagutzak irakasten diren, aukera ematen dietenak familiartekoei arreta hobea eman diezaioten mendekotasuna duen adinekoari, eta beren zaintza lanean berme bat ematen dietenak. Irakasgaiek arlo hauek hartzen dituzte: medikuntza, erizaintza, psikogeriatria, legea, eta gizarte baliabideak. Informazio, heziketa eta terapeutika helburua dute.
Laguntza horietarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan ere egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

Mendekotasun egoeran dauden adinekoak zaintzen dituzten eta baldintza hauek betetzen dituzten familiak:
  • Mendekotasuna duen adineko pertsona, Gipuzkoako Lurralde Historikoan gutxienez azken bi urtetan bizi izan dena.
  • Mendekotasuna duen adineko pertsona eta hura zaintzen duen familia unitatea elkarrekin bizi direla egiaztatuta egotea.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren eta zaintzailearen NANaren fotokopia.
  • Kasu bakoitzerako beharrezkoa den dokumentazioa.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Arreta psikologikoa, laguntza eta trebakuntza taldeak doakoak dira. Egoitzetan edo eguneko zentroetan egonaldi laburrak egiteko, erabiltzaileek beren ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa egin behar dute.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
  7. Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli