Plaza bat eskatzea ohiko bizileku edo bizileku iraunkor izatera zuzendutako zentroetan eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izatekoak desgaitasuna (II. eta III. gradukoa, eta salbuespenetan I. gradukoa) duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat, pertsona horiek dituzten premiak bere ohiko ingurunean edo bizileku aukera alternatiboetan behar bezala asetzerik ez dagoenean laguntza handiagoak behar dituztelako.
Zentroak bi motakoak izan daitezke:
- Iraunkorrak
- Aldi baterakoak (pertsona horiek beren etxean - senitartekoenean- zaintzen dituzten senitartekoek atseden har dezaten).
Laguntza hauetarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea, bai eta desgaitasuna duen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaletako gizarte zerbitzuen departamentuetan egin daitezkeen aurretiko izapideak dira hauek
.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna.
Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Gipuzkoak Foru Aldundiak finkatzen du, eskatzaileari egiten dion azterketa baten bidez, eskatzailearen autonomiaren edo mendekotasunaren maila, eta Udalaren Gizarte Zerbitzuguneetako langileek adierazten diote herritarrari, haren egoera eta beharrak kontuan hartuta, zein aukera den egokiena berarentzat.
Zerbitzu-aukera desberdinetako plazak daude egoitza askotan.
Baliabideen egokitasuna ondorengo elementuen arabera zehaztuko da:
- Mendetasun-maila eta pertsona horren beharretara egokituko den plaza-motaren profila.
- Balioespen soziofamiliarra (laguntzak, sare soziala, etab).
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako orientazioa.
Argibide gehiago