Desgaitasun bat duten pertsonentzako egoitza iraunkorrak edo aldi baterakoak

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Tramitearen deskribapena

Plaza bat eskatzea ohiko bizileku edo bizileku iraunkor izatera zuzendutako zentroetan eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izatekoak desgaitasuna (II. eta III. gradukoa, eta salbuespenetan I. gradukoa) duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat, pertsona horiek dituzten premiak bere ohiko ingurunean edo bizileku aukera alternatiboetan behar bezala asetzerik ez dagoenean laguntza handiagoak behar dituztelako.
Zentroak bi motakoak izan daitezke:
  • Iraunkorrak
  • Aldi baterakoak (pertsona horiek beren etxean - senitartekoenean- zaintzen dituzten senitartekoek atseden har dezaten).
Laguntza hauetarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea, bai eta desgaitasuna duen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaletako gizarte zerbitzuen departamentuetan egin daitezkeen aurretiko izapideak dira hauek.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

Eguneroko jardueretan laguntza behar duten pertsona desgaituak.
Ikusi baldintzak hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Ikusi dokumentazioa hemen

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek elkarrekin ordainduko dute (Koordainketa). Azken horiek beren ahalmen ekonomikoaren arabera ordaintzen dute.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
3 hilabetekoa da pertsona itxaron zerrendan sartzeko epea. Sartzeko: ez dago eperik.

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
  7. Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Gipuzkoak Foru Aldundiak finkatzen du, eskatzaileari egiten dion azterketa baten bidez, eskatzailearen autonomiaren edo mendekotasunaren maila, eta Udalaren Gizarte Zerbitzuguneetako langileek adierazten diote herritarrari, haren egoera eta beharrak kontuan hartuta, zein aukera den egokiena berarentzat.
Zerbitzu-aukera desberdinetako plazak daude egoitza askotan.
Baliabideen egokitasuna ondorengo elementuen arabera zehaztuko da:
  • Mendetasun-maila eta pertsona horren beharretara egokituko den plaza-motaren profila.
  • Balioespen soziofamiliarra (laguntzak, sare soziala, etab).
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako orientazioa.

Argibide gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli